Iritziak
Lanbide-Garapena: I. kapitulua, 2023.09.21eko bileraren laburpena
2023ko irailaren 21ean egindako lehen bileran 2005eko Dekretuaren lehenengo sei artikuluak jorratu ziren
Gure alegazioek, funtsean, 4 mailatakoa izatea eskatzen zuen, eskuragarri 5, 10, 15 eta 20 urtetan, hurrenez hurren. Hortik gorako puntuazioa kontuan hartzea nahi genuen, goragoko maila bat lortze aldera. Gainera, IV.aren ondorengo maila bat (Kataluniak TOP 4) izateko aukera eskatzen genuen, 30 urtetik gorako antzinatasuna duten fakultatiboentzat.
Osakidetzakoek 5, 11, 18 eta 25 urteetan pentsatzen jarraitzen dute.
Zuzendaritzaren eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren artean eztabaidarik handiena sortzen duena da BAME aldian emandako urteak zenbatu egiten ez direla maila desberdinetara iritsi ahal izateko.
Administrazioak defendatzen du I. mailara iristeko 5 urteko esperientzia profesionala behar dela, Osakidetzaren arabera gure prestakuntza espezializatua amaitzen dugunean hasten dena. Gure ustez, 360 kreditu ematen dizkigun unibertsitate-prestakuntzaren ondoren, BAME aldia hasten den unean profesional gisa ari gara lanean.
Beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuz gero, adibidez, Balear Uharteekin, Gaztela-Mantxarekin, Murtziarekin eta Valentziarekin, BAME, BAFE, BABE… denbora kontuan hartzen dute Garapen Profesionalean sartzeko.
Era berean, Galizian sistema bat ezarri dute egoitza aldiaren azken urteak hasierako mailarako zenbatzeko, agian langile horiek fidelizatzeko nahian.
2005ean Garapen Profesionalari buruzko Dekretua abian jarri zenetik, SMEkook borroka egin dugu egoitza aldian emandako urteak kontuan har daitezen maila desberdinetan sartzeko. Horrela defendatu dugu, modu esklusiboan, negoziazio-eremu guztietan.