
Iritziak
Lanbide-Garapena: IV. kapitulua, 2024.01.29ko bileraren laburpena
Bilera horren helburua sindikatuek egindako alegazioak baloratzea izan zen

Euskadiko Medikuen Sindikatukook, Osakidetzarekin Garapen Profesionalaren eredu berriari buruzko akordio batera iritsi ahal izateko, lehentasunezkotzat jotzen ditugun puntu hauek azpimarratu genituen:
Ikusita Osakidetzak erabat ukatzen duela edozein emakida, uste dugu sailburuak 2023ko maiatzean egindako asmo-adierazpena atzerapenezko eta propagandazko maniobra baino ez zela izan.
“Istorio Amaigabe” honek bederatzi edo hamar kapitulu izango ditu, eta bosgarren bilera batekin jarraituko du, oraindik zehaztu gabe dagoena, baremoen gai garrantzitsuari buruz hitz egiteko.
Laburbilduz, Osakidetzak 2005eko dekretua makillatu nahi du, patxadaz eta Lanbide Garapeneko dekretu berri bat negoziatzeko benetako asmorik gabe.