Iritziak

Ataria » Lanbide Garapenaz ohar garrantzitsua: eskaerak egiteko epea agortzear dago

Lanbide Garapenaz ohar garrantzitsua: eskaerak egiteko epea agortzear dago

Bihar, 2022ko uztailaren 22an, Ostiralean, eguerdiko 14:00etan, Lanbide Garapena eskatzeko epea amaituko da

Mailen Esleipena zehaztuko duen Behin-Behineko Zerrenda noiz aterako den galdetuta, Giza Baliabideen Zuzendaritzak jakinarazi zigun litekeena dela abuztuaren erdialdean argitaratzea. Datu hori ezagutu ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook Osakidetzari jakinarazi genion ez dela onargarria (izan ere, nahita egin dutela ematen baitu) zerrenda hori oporraldi betean argitaratzea. Beraz, aurreikusitako data betetzen badute, jende askori erreklamatzeko 10 egun balioduneko epea pasatzeko arriskua dago.

Hala ere, SMEn erne eta adi egongo gara, gai horri buruzko berritasunik izanez gero, ahalik eta lasterren gure ohiko bideetatik informazioa emateko.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.