Iritziak
Landagunean guardiak egiten dituzten mediku profesionalek ez dute ordutegi defizit
Ozenago esan dezakegu, baina ez argiago. Euskadiko Sendagileen Sindikatuan hainbat kontsulta jaso ditugu, landa-eremuko profesionalen aldetik ez ezik, erdi-mailako arduradunen baten aldetik ere.
Hori dela eta, erdi-mailako arduradun horiei jakinarazi diegu landagunean lan egiten duten eta guardiak egiten dituzten profesionalei, ohiko lanaldiaz gain, ez zaiela eskatu behar ordu-defizita murrizteko orduak egitea; izan ere, Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren 28. artikuluan jasota dagoen bezala, guardia-erregimeneko langile fakultatibo espezialisten ohiko lanaldia 7 ordukoa da astelehenetik ostiralera, eta, beraz, hortik ondorioztatzen da ez dutela ordu-defizitik.
Era berean, landa-guardia eta ospitaleko guardia parekideak dira arlo gehienetan (presentzia fisikoagatik ere ordaintzen da) bitan izan ezik: landagunean dihardutenek ez dutela librantzarik eta ordaindu egiten zaiela etxeko abisu bati erantzuteko behar den joan-etorriagatik 110. artikuluan adierazten den bezala, eta hori ezin izango da inolaz ere gehiegizko lan-ordutzat hartu lanaldi osagarria delako, Lan Baldintzak Arautzen dituen 36. artikuluak adierazten duen legez.
28. artikulua.- Lanaldi osagarria (Etengabeko Atentzioko Zerbitzua).
3.- Etengabeko atentzioko zerbitzuak egiteko modulu bat ezarri da larunbat, igande eta jaiegunetarako, etengabe 24 ordukoa, bisita-paserako eta pazienteen altarako beharrezkoak diren errefortzuak ahaztu barik. Beraz, guardietako erregimenean dagoen pertsonal fakultatibo espezialistarentzako ohiko lanaldia zazpi ordukoa izango da, astelehenetik ostiralera.
Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioa
36. artikulua.- Soberan egindako lanorduen konpentsazioa.
Langileek, ohiko lanaldiaz gain, benetako lana luzatzeagatik lanegunean egindako soberako orduen truke, beti ere etengabeko atentzioko zerbitzuak egiteagatik lanaldi osagarria ez badira, egindako lanordu bakoitzeko ordu eta erdiko konpentsazioa izango dute. Aparteko ordu horiek nagusiek eskatuta egingo dira, eta behar handiak, presakoak eta ustekabekoak direnean bakarrik.
Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioa
110. artikulua.- Guardiak eskualde sanitarioetako nekazaritza-aldeetan (landagunetan).
Urtarrilaren 1etik Akordio hau indarrean sartu arte, Lehen Mailako Arretako eskualdeetako nekazaritza-aldeetako guardiak guardia lokalizatu gisa ordainduko dira Akordioaren III.2. Eranskinaren zenbatekoen arabera. Akordio hau behin indarrean dagoenean, nekazaritza-aldeetako guardia horiek tokian bertan egon beharreko guardia gisa ordainduko dira, ospitaleetakoen zenbateko eta baldintza beretan, librantzari dagokionean izan ezik.
Hileko hirugarren guardia egindakoan, guardiak ordainduko dira Akordioaren III.2. Eranskineko balioen gaineko % 10eko igoera gehigarri batekin, lanengunetako guardietan zein jaiegunetakoetan. Era berean, guardia hauek egiten dituen pertsonalari bidai-gastuak ordainduko zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistrazio Orokorrean zerbitzuak egiteagatik ordaintzen diren kalteordainei buruzko arau eta zenbatekoen arabera. Horretarako profesionalaren lantokitik atentzio sanitarioa eskatzen duen bezeroaren etxerainoko distantzia hartuko da kontuan.
Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioa