Iritziak

Ataria » Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Lehen Mailako Espezialitateko aldarrikapen-jardunaldia

Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Lehen Mailako Espezialitateko aldarrikapen-jardunaldia

Osasun arloko hamaika profesionalek beren ahotsak altxatu dituzte, Euskadiko hainbat unibertsitate ospitaletako larrialdietako ateetan, (Bizkaia -Gurutzeta-, Araba -Txagorritxu-, Gipuzkoa -Donostia-) maiatzak 27 betetzen dituen ostegun honetan, Larrialdi eta Emergentzietako Lehen Mailako Espezialitatea eskatzeko

2020ko apirilean, dagoeneko, egiturazko, langile- eta antolaketa-arazo ugarien aurrean, eta Osakidetzaren antolakundeak gugan utzitako sentsazio txar gero eta handiagoarekin batera, Larrialdietako zerbitzuetako mediku batzuk Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin harremanetan jarri ziren, zerbitzuko beste profesionalekin bat egiteko eta denon artean haien eskaerak bideratzen laguntzeko.

Harrezkero, 2020ko maiatzean EUREME (Euskadiko Larialdi eta Emergentzietako Medikuak) izena hartu zuen plataformarekin eskuz esku lanean aritu gara. Haren aldarrikapenen artean dago Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzako Lehen Mailako Espezialitatea sortzea.

Horregatik, EKALME SEMES Euskadik espezialitatearen sorrera eskatzeko egin duen deialdiarekin bat egitea erabaki dugu aurten ere.

Maiatzaren 27ko 12:00etan, Euskadiko unibertsitate ospitaletan Larrialdietako zerbitzuen ate aurrean, hamaika osasun-profesionalek 5 minutuko geldialdia egin dugu, eta herritarren eta komunikabideen aurrean artatze askoz hobea ekarriko lukeen eskari baten berri eman dugu.

Jardunaldi polita izan da, zeinaren bitartez Larrialdi eta Emergentzietako Lehen Mailako Medikuntza Espezialitatea sortzeko beharra adierazi baitiogu gizarteari. Izan ere, prestakuntza arautuak, pazientearen asistentziaren kalitatean zuzenean eragiteaz gain, etorkizunean profesional gaituak prestatzeko balioko du, orain zerbitzu horietan lan egiten duten profesionalak belaunaldiz belaunaldi aldatzeko.

Pozten gaitu gremio honek erakusten duen batasuna ikusteak, eta baita erakunde mediko eta elkarte zientifiko askok babesten duela gure kausa hori jakiteak ere.

Honela jaso du ETB2 gaurko gure profesionalen ekintza eta gure aldarrikapenak.

[Aldarikapen-jardunaldia nola joan den ikusi nahi izanez gero -.pdf- esteka erabil dezakezu edo orri honen oinean dagoena baliatu. ]

Espezialitate hori larrialdietako eta emergentzietako sendagileen aspaldiko aldarrikapenetako bat da. Helburu hori lortzea iraupen-lasterketa bat da. Guk, baina, ez dugu etsiko helmugara iritsi arte. Larrialdietako medikuek hala eskatu digute, eta, SMEkook tinko jarraituko dugu.

AURKEZ-URGENTZI