Ataria » Larunbat, igande eta jaiegunetako bisita-pasea: atzerako kontaketa amaitu da
Larunbat, igande eta jaiegunetako bisita-pasea: atzerako kontaketa amaitu da
Gaur, 24.06.28an, 24:00etan amaituko da Osakidetzaren erantzuna jasotzeko ezarri genuen epea, ospitaleko bisita-pasearen inguruan egin genituen eskaerei buruz, eta orain arte ez dugu erantzunik jaso
Egungo egoerari dagokionez, «plantoa egitea» tokatzen zaien pertsonei lasaitasuna helarazi nahi diegu, eta honako puntu hauek argitu:
Ez gaitu harritzen Osakidetzaren erantzun faltak, ziur asko zuzendaritza-talde berria osatzeko zain baitago.
Gogorarazten dizuegu visita pasea egitea EZ dela derrigorrezkoa. Bertaratzeko edozein agindu idatziz eta banaka eman behar da.
Suposatzen dugu ospitaleetako zuzendaritzak hainbat neurri hartzen saiatuko direla “plantoa” konpontzeko, Osakidetza SMErekin negoziatzera esertzen den arte.
Guardian bazaude, 15:00etan sartu bazara eta, idatziz, 8:00etatik 15:00etara luzatzeko agintzen badizute, gogoratu guardian “lanaren zain” zaudela. Beraz, ez duzu bisita-paserik egin behar, baina bai, noski, solairura joan larrialdiren bat gertatuz gero, zure ordutegian 15:00etatik 8:00etara egin ohi duzun bezala.