Iritziak

Ataria » Lehen Mailako Arreta eta EAG: aldaketak datoz, Bustamante jaunak suari erregaia botatzen dihardu

Lehen Mailako Arreta eta EAG: aldaketak datoz, Bustamante jaunak suari erregaia botatzen dihardu

Victor Bustamante Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren adierazpenak irakurri ondoren, SMEkook honako hau adierazi nahi dugu:

Antolaketan eta lan-baldintzetan aldaketak iragarri ditu, batez ere EAGetako langile fakultatiboei eragingo dietenak. Ez da onargarria ekimen hori egitea eraginpeko profesionalei eta ordezkatzen ditugun sindikatuari aldez aurretik jakinarazi gabe.

Lehenik eta behin, EAGetako sendagileekiko errespetu falta erakusten du “eraginkorragoak izan beharko dutela” adierazten duenean. Zer esan nahi du horrek? Lehen Mailako Arreta sendotzen urteak eta urteak eman ondoren, orain arte ez direla eraginkorrak izan? Akaso, Larrialdietako eta Emergentzietako sendagileei buruz duzun iritzia, eta Sendagileen Sindikatuari behin baino gehiagotan adierazi diozun bezala, haiek ere zure ustez bakarrik “lan egiteko zain daude”?

Ondoren, adierazi du beren lankideak anbulatorioetako lan-zamatik askatu behar dituztela…. Nahiz eta Lehen Mailako Arretako kontsulten karga murrizteko premiari buruzko gogoetetako batzuekin ados egon, hori egiteko, behar bezala eta dagokion moduan indartu beharko lirateke gaur egun Lehen Mailako Arretaren gainezkatzea bere gain hartzen ari diren zerbitzuak. Izan ere, egindako adierazpenetatik ondorioztatzen denez, EAGek, Ospitaleko Larrialdiek eta Emergentziek are lan gehiago hartu beharko dute beregain.

Eta hori fakultatiboak onak izatetik oso urrun dauden baldintzetan egiten ari dira.

Horrela, adibidez, EAGetan honako hauek aurkitzen ditugu: errefortzurik eza, erizaintzak bakarrik estaltzen dituen txandak, orduak itxarotea pazienteak artatu ahal izateko. Horrek guztiak asistentziaren kalitate falta, pazientearentzako segurtasun falta eta EAG gehienetan bakarrik dagoen medikuarentzako gainkarga eta presio garrantzitsuak eragiten ditu.

Zoritxarrez, Larrialdien eta Emergentzien egoera ez da askoz hobea.

Bustamante jauna, zuk, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bezala, honako hau uste duzu: “Egungo egoera ez da aurrekontuekin konpontzen, langilerik ez dagoela baita arazoa”. Zuk ondo dakizunez, langileen defizita medikuen taldean dela nabarmenena eranstea falta izan zaizu. Bestalde, ez dugu ulertzen arazoa aurrekontuena ez bada, EAGen aparteko lana kontsultena baino gutxiago baloratzea.

EAGak «indartzeaz» ari zara, baina argi dago hitz horrek esanahi desberdina duela zuretzat eta Sendagileen Sindikatuarentzat. SMErentzat, sustatzeak gauza baten boterea edo eraginkortasuna handitzea esan nahi du. Eta hori, egungo egoeran, baliabide mediko nahikoa dagoela bermatuz baino ezin da lortu.

Hala ere, dirudienez, zure ustez, sustatzeak esan nahi du fakultatibo kopuru berak lan bikoitza egitea. Hori dela eta, EAGen ordutegi-murrizketak eta itxierak iragartzen dituzu, lau haizetara. Are gehiago, inolako lotsarik gabe diozu EAG publiko batzuk bateratzeko aukera ere badagoela. EAGak bateratzeak artatu ohi diren pazienteen kopurua erdira murriztea ekarriko lukeela zure ustez. Nor engainatu nahi duzu? Ez guri adarra jo, ez guri, ez herritarrei.

Zure adierazpenek sendagileak animatu beharrean, lortzen duten gauza bakarra profesionalak gehiago ernegatzea da.

Aholku bat: gai honetan aurrera egin nahi baduzu, utzi suari erregaia botatzeari, eman buelta bat osasun zentroetatik, ikusi zein den egoera eta entzun profesionalei. Lanez eta arrazoi onez beteta daude.