Iritziak

Ataria » Lehen Mailako Arreta: zure iritzia garrantzitsua da guretzat

Lehen Mailako Arreta: zure iritzia garrantzitsua da guretzat

SME afiliatuei zor zaie, eta, beraz, hurrengo mobilizazioetan, gure kolektiboak parte hartzea nahi duen, baloratu egingo dugu

asesoría jurídica sme

SMEn ez dugu parte hartu joan den urtarrilaren 23ko manifestazioan. Aldez aurreko esperientziengatik uste dugu Osakidetzak “entzungor” egiten diela horrelako mobilizazioei.

Nahiz eta koherenteak izan nahi dugun, kasuren batean kontuak eskatu dizkigute, esanez “ezertarako balio ez badu ere, egon egin behar dela”.

Beti pentsatu izan dugu garrantzitsuena edukia dela, ez forma. Benetan baliotsua dena kolektiboaren alde borroka egitea dela, sendagileon sindikatuan egin ohi dugun dedikazio eta intentsitatearekin, eta ez hainbeste gure siglak pankarta batean jartzea.

Baina, dirudienez, lankide batzuentzat irudiak ere balio du, eta gure babesa sentitzea gustatuko litzaieke, “gizartearen aurrean duten haserrea erakusteko” bada ere. Horregatik, sentitzen dugu ez dugula bete arlo horretan gugandik espero zutena.

Gaur egun, SMEkook ez gara sindikatuarteko plataformako kide, gure kolektiboaren arazoak gainerako kategorien arazoen artean uretan dagoen azukre-koskor bat bezala desagertzen direla uste baitugu.

Hala ere, etorkizunean egingo diren mobilizazioetan gure kolektiboak eta, batez ere, gure afiliatuek parte hartzea nahi badute, baloratu egingo dugu. Azken finean, haiei zor diegu gure izatea.