Iritziak
Lehen Mailako Arretako sendagile baten gogoetak
Euskadiko Sendagileen Sindikatuan Lehen Mailako Arretako mediku batek, Osakidetzako Zuzendaritzari helarazteko asmoz, egindako idazki baten berri izan dugu
Zabaltzeko baimena eman digu, eta beraz, gainerako profesionalekin partekatuko dugu, interes orokorrekoa dela iruditzen zaigulako, eta agerian ipintzen duelako Lehen Mailako Arretan diharduten profesional gehienen egonezina eta sentimendua, bai eta Osakidetza Lehen Arretarekin gauzatzen ari den enpresa-politika ere.
Uste dut Lehen Mailako Arretaren gainbehera nabarmentzeko modukoa dela, nahiz eta Osakidetzako arduradunek prentsan kontrakoa dioten, datu objektiboek argi erakusten dute gainbehera hori, eta hala azaldu nion herenegun nire Integrazio Zuzendaritzari.
Hona hemen Lehen Mailako Arretan aurten hartu diren hainbat neurri, indartu beharrean gehiago hondoratzen gaituztenak:
- Mendekotasun-txosten berriak burokrazia betikotzen du, nahasgarria da eta ez du ezertan aurrekoa hobetzen.
- Bajen modulu berria, berdina edo okerragoa da. 10 hilabete geroago, ez dute bajarik kendu, eta ospitaleetan sortutakoak txikle agendetan bortxatzen jarraitzen dute.
- Uztailean LEP bat jartzeak ez du zentzurik, absentziak ezingo dituztela bete jakinda.
- Agenda berriak ezartzea oraintxe bertan, hitzorduen % 70 aurrez aurrekoak direnean, kupo medikoak bete gabeko absentziengatik deseginda daudenean, “bronkitisa telefono bidez diagnostikatzeari uzteko” hauteskunde-konpromisoa hartu delako, arinkeria latza da. Kontsultak burokraziaz lepo dauzkagu, neurri handi batean bigarren mailak sortua, Zuzendaritzaren aginduz, Lehen Mailako Arreta gainkargatzen duten protokoloak ezarriz.
- Lehen Mailako Arretara esperientziarik ez duten erizainak bidaltzen dituzte, EIRetan dihadutenei osasun-zentroetatik kanpo entretenitzen dituzten bitartean. Gauza bera gertatzen da Administrazio-zerbitzuetako langileekin (AZ).
- Ordezkatzerik izango ez dutela eta medikuak destajuan lan egitera kondenatzen dituztela jakin arren, baimenak urtarrilaren 7ra mugatzen dituzte.
- Oraindik ez dute LMAUen liberazioak erabaki, baina dagoeneko zereginak kargatzen zaizkie (Bikain, tresna informatiko konplexuak, adierazle amaigabeak dituztenak…, Osakidetzakoa…).
- Osabideko panelaren erabilera sustatu nahi dute, baina etengabe esekitzen da aplikazioa medikazioa berritu nahi denean.
Ezartzen duten neurri berri bakoitzak dardarka jartzen gaitu.
Idatzi honen egilea Familia Medikua eta LMAU da. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du. Horrezaz gain, Medikuntzako 6. mailako ikasleen eta egoiliarren tutorea ere bada, eta bere buruari galdetzen dio ea Giza Baliabideen Zuzendaritza neurriak hartzen ari den amaitzen duten egoiliarrak fidelizatzeko, 2024ko uda 2023koa bezain katastrofikoa izan ez dadin.
Lehen Mailako Arretaren egoerak hobera egin arte tutoretzari uko egin diola esan du, baina itxaropen handirik ez duela aitortu du.
Era berean, nahiz eta ez duen zalantzarik Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetza egoera hobetzeko egiten ari den lanaz, ziurtatu du oraingoz ez dutela emaitzarik nabaritzen kontsulten lubakian.
SMEkook lehen eskuko ekarpen eta informazio hori eskertu nahi dugu. Gure aldetik guztia jarriko dugu eskaera horiei erantzuteko eta, ahal den neurrian eta behingoz, Lehen Mailako Arretak bizi duen egoera hobetzeko.