Iritziak

Ataria » Unibertso paraleloak: Osakidetzak tarte libreak dauzka Lehen Arretan, eskaerarik ez dagoelako?

Unibertso paraleloak: Osakidetzak tarte libreak dauzka Lehen Arretan, eskaerarik ez dagoelako?

Osakidetzan izaten omen diren tarte libreei buruzko albisteak izoztuak utzi gaitu

Lehen Mailako Arretako medikuen deiak eta kexak jasotzen ditugu etengabe, jarduera presentziala berreskuratzeak lan-karga handiegia dakarrelako; izan ere, txarto deituriko “telefono-kontsultak” (kudeaketa azkarreko prozesuak) benetan telefono bidez egiten diren ¨kontsultak” dira, kasurik onenean, 20-25 minutu irauten dutenak, batez beste.

Horri Lehen Mailako Arretako medikuen defizit izugarria gehitzen badiogu, zentro horietako sendagileek beren gain hartu behar dituzten kupoak erabat artatu ezinak izanik, hondamena eta lan-gainkarga bermatuta daude.

Lehen Mailako Arretaren egoera dramatikoa da. Lehen Mailako Arretan bokazioa duten sendagile batzuk beste zerbitzu batzuetan (ospitaleetan) lan egitea edo lanbidea uztea planteatzen ari dira. BAME plazen azken hautaketan Familia Medikuntzako 2.338 plazen % 81 esleitu gabe geratu ziren eta familia-medikuaren azken plaza libre 9.845 ordena-zenbakia duenak aukeratu zuen. Zergatik izango da? Familia medikuak primeran bizi direlako hutsune librez osatutako agenda guztiz erlaxatuekin? Ez, bada, ez. Horrelako adierazpenak itxuragabekeria hutsa dira.

Gaur egun, sendagileek COVID-19 pandemiaren ondorio pertsonal eta profesionalak pairatzen jarraitzen dute. Krisi garaian osasun-langile guztiek erakutsi duten inplikazioa eta lana kontuan hartuta, Osakidetzak Lehen Mailako Arretaren egoera larriarekin batere bat ez datozen  adierazpenak publikoki egitea erabateko errespetu falta iruditzen zaigu maila guztietan.

Administrazioak botatzen dituen horrelako gezurrekin funtsean bi gauza lortzen dira:

  • Profesionalak haserretzea eta motibazioa kentzea ustekabeko eremuetaraino
  • Hiritarren eskaera handitzeari mesede egin, izan ere osasun zerbitzu titanikoa dutela pentsarazten diete. Baina titanikoa ez ezik, Titanic da.

Nazkaturik gaude gezurrak entzuteaz.