Iritziak
Lehen Mailako Arretaren Nazioarteko Eguna: osasun-laguntzan lehen mailak duen garrantzia
Apirilaren 12a da, Lehen Mailako Arretaren Nazioarteko Eguna. Bigarren urtez jarraian, pandemia betean ospatuko dugu. Izan ere, zoritxarrez, atsedenik gabe 436 egunez borrokan jardun ondoren, koronabirusak ez gaitu utzi, eta gure bizitza baldintzatzen jarraitzen du
Lehen Mailako Arreta Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) erdigunea da. Pazienteek eta haien familiek Sistemarekin harremanetan jartzeko duten lehen maila da. Bera dugu sistemaren arduradun nagusia osasuna prebenitzeko eta sustatzeko orduan. Gainera, Lehen Mailako Arretan dihardutenek pazientearen erreferente bihurtzen dira, bai artzeko, baita osasun-baliabideen erabilera egokiaz aholkatzeko ere.
Euskadin 131 LMAU (Lehen Mailako Arreta Unitate) eta 320 osasun-zentro ditugu, eta horietan 1.404 familia-medikuk eta 323 pediatrak dihardute. Ez da aski. Izan ere, nahiz eta kalitatearen agenda bermatzeko 35 ekintza mediko ezarri diren (aurrez aurreko kontsultak, telefonikoak, administratiboak eta etxeko abisuak), mediku gehienek egunean 40 baino gehiago egiten dituzte, eta batzuk 50era iristen dira.
Lehen Mailako Arreta itolarrian dago. Are gehiago, 2008ko krisia baino lehenagotik ari da hondoratzen. Pandemiak areagotu egin du egoera hori. Gainerako osasun-arloetan gertatu den bezala, azken urte eta erdian agerian jarri dira sistemaren gabeziak, eta arazo askori egin behar izan diegu aurre. Izan ere, gutxirekin lan handia egiten dugun profesional-taldea baikara.
Lehen Mailako Arreta funtsezkoa da osasun-sisteman. Pazienteen arreta-katearen lehen katebegia da. Ahultzen uzten bada, eragin zuzena izango du ospitaleetan eta gainerako laguntza-mailetan, eta horrek murriztu egingo du herritarrei eman behar zaien arretaren kalitatea.
Horregatik, SMEk sendagileen kolektiboarentzako aldarrikapenak gogoratu nahi ditu:
Eta, bereziki, Lehen Mailako Arretari begira, honako hau eskatzen dugu: