
Iritziak
Mahai Sektoriala 22/01/20: Zuzendaritzak dio “pasapalabra”
Atzoko Mahai Sektoriala, 22/01/20, etsigarria izan dela esaten badugu, motz geratzen gara. Administrazioa okerrera doa. Mahai sektorialetan gai-zerrendako puntuei buruzko informazioa baino ez dute ematen. Informazio hori, askotan, azalekoa eta ahozkoa da, dokumentazio gehigarririk gabea. Ondoren, sindikatuen esku-hartzearen txanda izaten da, eta, hori amaitzen denean, Giza Baliabideen Zuzendaritza berriak esaten du “pasapalabra”.

Baina, nahiz eta SMEren (eta gainerako sindikatuen) kritika oso gogorrak jaso, GGBBetako zuzendariak zirkinik egin gabe jarraitzen du. Ematen du jarraibide argiak dituela pilotaleku baten frontisa bihurtzeko, izan ere planteatzen zaizkion galdera guztiei muzin egiten baitie. Jarrera horri gustua hartu eta horrela jarraitu nahi duela ematen du..
Gai-zerrendako puntuak honako hauek izan dira:
Arabako ESI eta Debagoiena ESI Kudeaketa Klinikoko Unitatea:
AUO (Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalea), AUOko Kanpo kontsultak eta Debagoieneko Ospitaleak osatutako GKU (Gestio Klinikorako Unitatea) bat sortzeko asmoa dute.
Planteamendu hori eragin duena, funtsean, Debagoieneko Ospitaleko Anestesiologia eta Bizkortze zerbitzuarekin eta Minaren Unitatearekin izandako asistentzia-estaldurako arazo bat izan da.
SMEtik honako hau gogorarazi diogu Administrazioari:
2018/2019 EPEko 2. taldeko gai-zerrenda:
Oraindik ez dizkigute gai-zerrenda guztiak aurkeztu, aztertzeko. Zuzendaritzak aurreratu diguna da 2022ko apirilean atera nahi dutela deialdia, nahiz eta badakigun, esperientziaz, aurreikusitako epeak betetzea ez datorrela bat Osakidetzarekin. Ea oraingoan oker gauden.
Euskara Plana:
Euskara Plan berria aurkeztu dute. SMEn Administrazioari azpimarratu diogu zuzendaritza-karguak eta gerentziak betetzen dituzten plazak edo lanpostuak ere zehaztuta egon beharko liratekeela, eredugarri eta sinesgarri izan dadin delako plana.
Egonkortzea:
Osakidetzak zirriborro bat aurkeztu digu 20/2021 Legearen baldintzak betetzen dituzten lanpostuekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Behin betiko dokumentua izango dugu zerrenda eguneratzen dutenean eta 18/19 EPE honetan deitutako plazak kentzen dituztenean.
Ondoren, prozesua amaitzen denean, ezohiko EPE baterako deialdia egingo da, egonkor daitezkeen lanpostuak.
Hautaketa-sistema lanpostuaren antzinatasunaren araberakoa izango da. 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa bada, hautaketa lehiaketa bidez egingo da (azterketarik gabe). Data hori baino geroagokoa bada, lehiaketa/oposizio bidezkoa izango da.
Eskaerak eta galderak:
Nola ez, berriz galdetu dugu ea zer gertatzen den karrera profesionalarekin eta % 4ko osagarriarekin, gai horiek asko kezkatzen baitituzte profesionalak.