Ekintza sindikala

Ataria » Maiatzak 18 eta 19: greba hau guztiona da

Maiatzak 18 eta 19: greba hau guztiona da

Baliteke greba hau Lehen Mailako Arretakoa baino ez dela pentsatzea edo, besterik gabe, zuri ez dagokizula, baina ez al zaizu interesatzen …

  • 2018-2019ko LEPa behingoz ebaztea?
  • Lekualdatze-lehiaketa, eskaintza telematikoak eta abar bizkortzea?
  • Garapen Profesionalerako deialdi berri bat egitea eta zure prestakuntza espezializatuko denborak (BAME, BAFE, BIR) horretarako balio izatea?
  • erosteko ahalmena berreskuratzea?
  • lan-gainkarga gutxitzea?
  • Lehen Mailako Arreta indartzea profesionalentzat zein herritarrentzat onuragarria izan dadin?
  • lan-egonkortasuna bermatzea, zuretzat edo zure zerbitzu-kideentzat kontratu onak eginez?
  • Autokontzertazioko Instrukzioa gorantz berrikustea, pazienteak artatzeko aparteko orduak egiten dituzten fakultatiboei behar bezala ordain dakien eta profesional falta konpontzeko?
  • … sendagileen guardiako orduaren prezioa gorantz berrikustea, erizaintzako langileen orduarenarekin 5 euroko aldea izan ez dezan?
  • … Oraindik jasotzen ez duten lankideei % 4ko osagarria behingoz ordaintzea?
  • lan-bizitza eta eta bizitza pertsonala lanaldi-murrizketak medio uztartu ahal izatea, murrizketak eskatzen dituzten pertsonen premiei lehentasuna emanez?


Aurreko buletinetan helarazi genizuen bezala (ikus: Greba usaina dabil), sindikatuen arteko plataformaren errebindikazio-taula modu orokorrean idatzita dago, ekimen bateratua denez, kategoria guztiak ordezkatuta egon behar direlako.

Baina, hori hala izanik ere, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, dagokion lekuan eta moduan, aldarrikapenak aurrez deskribatutako terminoetan borrokatu eta defendatuko ditu, aldarrikapen horiek gure kolektiboak behar dituenak baitira.

Horregatik, zure erantzuna galdera horiei guztiei edo batzuei baiezkoa bada, agian garaia iritsi da greba hau, benetan, zuri dagokizun edo ez erabakitzeko.