Ekintza sindikala

Ataria » Maiatzaren 18an eta 19an egingo den grebarako arrazoiak

Maiatzaren 18an eta 19an egingo den grebarako arrazoiak

Sendagileen Sindikatukook ez dugu grebak “egiteagatik egitea” gustuko, gure jarduna ez du bultzatzen inolako motibazio politikorik

Gainera, ondo baino hobeto dakigu sindikatuen arteko plataformako beste kideei bost axola zaizkiela sendagileen arazoak; izan ere, batzuek “Osakidetzako elite”tzat hartzen gaituzte.

Baina, argi eta garbi ikusten dugu Osakidetza gero eta gehiago degradatzen ari dela sendagileon lanbidea eta, oro har, fakultatiboen lan-egoera. Kategoria guztiak zaku berean sartu nahi ditu eta beherantz berdindu, gure kolektiboaren berezitasunak kontuan hartu gabe, besteak beste, lanbidean jarduteko behar den prestakuntza eta erantzukizun zabala.

Hala ere, ez gaitezen engaina. Sendagileen eta, oro har, fakultatiboen ezaugarria ez da grebetan eta bestelako mobilizazioetan parte-hartze handia izatea. SMEn, jakina, gure afiliazioaren eta kolektiboaren erabaki indibidualak errespetatuko ditugu, grebarekin bat egin ala ez.

Edozein modutan, konpondu gabeko 18-19 LEPa, Garapen Profesionaleko deialdi berririk ez egotea, BAME, BAFE, BABE eta abarren prestakuntza-aldia kontuan ez hartzea, erosteko ahalmena berreskuratzea, lan-gainkarga arintzea eta normalizatzea, Lehen Mailako Arretako inbertsioa, kontratuetako egonkortasuna, % 4ko osagarria, autokontzertazioa, guardiako orduko prezioa berrikustea… Pisuzko arrazoiak dira guztiak, sendagile gisa Osakidetzaren aurrean planto egiteko eta “nahikoa da!” esateko unea iritsi ez ote den baloratzeko.