
Ekintza sindikala
Martxoko greba eta mobilizazio egunen balorazioa
Aldizkako greba mugagabearen bigarren astean, Osakidetzak emandako datuen arabera, parte-hartzea otsailekoaren antzekoa izan da (% 20 inguru)

Hala ere, SMEk, MUDek eta beste profesional batzuek deitutako elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzea ez da aurreko aldietan bezain deigarria izan. Hala ere, egia da aurreko aldian baino mobilizazio gehiago deitu direla, eta horregatik uste dugu profesionalak banatu egin direla, guztietan medikuak egon daitezen.
Ahaleginak ahalegin, osasun ministroak tematuta jarraitzen du greba-batzordearekin ez hitz egiten. Ildo horretan, badira zenbait ahots, tartean gure Sailburuarena, bitartekariak proposatzen dituztenak ministerioarekin egin ez den negoziazioa desblokeatzeko. Hori, SMEtik, zentzugabekeria ikusten dugu, batez ere kontuan hartuta, gaur egun, sailburuak ez duela gure erakundearekin harremanetan jartzeko gogorik izan, Euskadin kolektiboa ordezkatzen dugun eta greba nazionaleko batzordean parte hartzen dugun erakunde bakarrarekin, alegia.
SMEk eskerrak eman nahi dizkie, oro har, medikuei eta, bereziki, MUDi, emandako laguntzagatik eta konpromisoagatik.