Iritziak

Ataria » 2026ko martxoaren 12a, Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna

2026ko martxoaren 12a, Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna

2009ko martxoaren 11n, paziente batek Mª Eugenia Moreno doktorea hil zuen Moratallako Osasun Zentroan (Murtzia), 2010eko martxoaren 12tik, Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna ospatzen da

Zoritxarrez, 2026an datu ikaragarriak izaten jarraitzen dugu. Elkargoko Mediku Erakundearen txostenaren arabera, 879 eraso mediko jakinarazi ziren 2025ean. Errekor historiko berria, arazoari egiturazko izaera ematen diona. Txosten horretako datuen arabera, erasotuaren profila emakume medikua da (% 63,7), lehen arretakoa (% 58,6), kontsultan eraso egin diote (% 80) lesio psikologikoak (% 81) eta fisikoak (% 19) ditu, eta ez du salatu (% 51,2).

Artikulu honen itxiera-datan, Osakidetzak ez ditu argitaratu 2025eko erasoen datuak, baina 2024an guztira 1.176 eraso egin zizkien bere langileei, 2023an baino % 12 gehiago, eta azken urteetan goranzko joera argia izan du.

Esparru-estatutu propioa aldarrikatzen dugun eta gure lanbiderako duintasuna eskatzen dugun une hauetan, gehiago dira mehatxatuak, irainduak, gutxietsiak, beldurtuak edo lesio fisikoak jasaten ditugun egoerak. Horiek guztiak erasoak dira. Denok sufritu ditugu edo sufrutu ditzakegu.

SMEk honako hau eskatzen jarraituko dio Osakidetzari:

  • Zentroetako segurtasuna hobetzea.
  • Erasoak gehien gertatzen diren egoerak eta arrazoiak aztertzea.
  • Laneko osasun-zerbitzuei jakinarazteko protokolo bateratuak eta errazak.
  • Datu eguneratuak eta informazioaren gardentasuna.
  • Erasotzailearen aurkako eta erasotua babesteko neurri eraginkorrak.
  • Polizia-solaskidearen figura.

Baina egin dezagun autokritika ere, medikuen aurkako erasoak geldiaraztea zailtzen duen faktoreetako bat erasoak ez jakinaraztea baita. Hori batzuetan uler daiteke, baina ezin da justifikatu; izan ere, gure duintasun pertsonala eta profesionala defendatu nahi badugu, ezin dugu normaldu normala ez dena, eta erasotzaileari bere erasoa doan ateratzea erraztu.

Osakidetzako Erasoen Behatokiak hura prebenitzeko jarduerak proposatzen ditu, baina, horretarako, funtsezkoa da egoera benetan ezagutzea, jakinarazpenen arabera, eta jakinarazpenen kopurua oso baxua da gure kolektiboan. Horregatik, SMEk dei egiten dizue, edozein erasoren biktima bazarete, Osakidetzari jakinaraz diezaiozuen, Lan Osasunaren bidez, bai eta zure ESIko SMEko prebentzio-ordezkariei edo zuen Medikuen Elkargoari ere, urteko txostenetan jasota gera dadin. Lekukoak bazarete, animatu erasoaren biktima hura jakinaraztera.

ERASO EGITEN BADIZUTE, SALATU · STOP ERASOAK

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.