Iritziak

Ataria » Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna

Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna

Martxoaren 12an ospatzen den Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Egunaren harira, OMCren Erasoen Behatoki Nazionalak bere urteko txostena argitaratu zuen atzo. Hona hemen txostenaren konklusioak:

  • Espainian bi medikuk jasaten dituzte erasoak eguneko.
  • 2023an 769 erasoren berri eman zaie medikuen elkargoei. Behatokia sortu zenetik erregistratu den bigarren erregistrorik handiena da, harrezkero, 7261 eraso erregistratu dira.
  • Larrialdietan, erasoen kopuruak gora egin du pixka bat.
  • Erasoen bi heren emakumeek jasotzen dituzte.
  • Biktimaren profil nagusia emakume bat da, Lehen Mailako Arretako medikua.
  • Mehatxuak eta derrigortzeak erasoen erdiak dira.
  • Guztizkoaren % 11 lesio fisikoak eragin zituzten erasoak izan ziren.
  • Arreta medikoarekiko desadostasunak dira asistentzia-erasoen arrazoi nagusia ( % 60), baina nabarmentzekoak dira, halaber, arreta jasotzeko itxaronaldiekin eta zentroaren funtzionamendu okerrarekin lotutako eraso “estrukturalak”.
  • Erasoak ohikoagoak dira jarduera publikoan ( % 90) pribatuan ( % 10) baino. Eraso guztien % 94,2 lan-ordutegian eta -ingurunean gertatzen dira.
  • Jasotako eta jakinarazitako eraso guztien % 13k laneko bajan amaitu zuten, 2022an baino % 3 gehiagok.
  • 2023an erregistratutako datuek erakusten dute langile fakultatiboek lantokiko arduradunen aldetik jasotzen duten babesa jaitsi egin dela.
  • Erasotzaileen ia erdiak programatutako pazienteak dira.
  • OMCren Gizarte Babeserako Fundazioari babes juridikoa eskatu dioten medikuen kopuruaren errekorra hautsi da.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak dei egiten die edozein motatako erasoen biktima diren profesionalei salaketa jar dezaten eta haien Medikuen Elkargoari jakinaraz diezaioten. Txosten honetan 2010etik urtero aurkezten diren datuak komunikazio horietatik ateratzen dira.

Mediku eta Osasun-Profesionalenganako Erasoen Kontrako Europako Eguna Mª Eugenia Moreno doktorearen hilketaren 15. urteurrenarekin bat dator. Mª Eugenia 34 urteko mediku egoiliar bat izan zen, paziente batek erail zuena Moratallako (Murtzia) Osasun Zentroan lanean ari zela. Kasu hori ezin dugu ahaztu.

Erasoen aurrean, kolektiboaren batasuna eta zero tolerantzia.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.