OHAR GARRANTZITSUA: 2018-19 LEP FAMILIA FEM: akats informatikoa destinoen aukeraketan
AZKEN ORDUKOA: Osakidetzak jakinarazi digu akats informatikoa konpondu dutela dagoeneko.
Plaza lortzeko aukera duten hainbat pertsona Sendagileen Sindikatuarekin harremanetan jarri dira, Osakidetzaren webgunean agertzen den destinoen aukeraketa bere garaian lehentasun-ordenaren arabera egin zutenarekin bat ez datorrela esateko.
Osakidetzarekin harremanetan jarri ondoren, jakinarazi digute akats informatiko bat dela, detektatuta dagoela eta gaur bertan konponduko dela uste dutela.