
SME
Ohar garrantzitsua: Adimen Artifiziala oker dabil
Pertsona batzuk harremanetan jarri dira SMErekin; izan ere, betetzen zailak diren LEPari buruzko informazioa bilatu dutenean, Adimen Artifizialak esan die Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lanpostuan 4 urteko egonaldia adostu duela

Hori EZ da egia.
Neurri pizgarriei dagokienez SMEk honako hau adostu zuen Osakidetzarekin : “Hautaketa-prozesu korporatiboetan, lanpostuak betetzeko prozesuetan eta garapen profesionalean puntuak gehituko zaizkie prozesu horien aurretik lanpostu mota horiek bete dituzten pertsonei, zehazki inplikazio eta konpromiso atalean. Lanpostuan 1, 2 edo 3 urtez egoteagatik % 5, % 10 edo % 15 puntu emango dira, hurrenez hurren, hautaketa- edo hornidura-prozesuan lor daitekeen guztizkoaren gainean, eta Garapen Profesionalean Inplikazio eta Konpromiso atalean lor daitekeen guztizkoaren gainean “.
Baliteke hemen egotea Adimen Artifizialaren akatsa. Baina, berriro diogu, Osakidetzarekin adostu dugun akordioan, betetzen zailak diren plazek ez dute inolako iraupen-konpromisorik.