Ataria » OHAR GARRANTZITSUA: Egonkortzeko eta 20/21/22 LEP
OHAR GARRANTZITSUA: Egonkortzeko eta 20/21/22 LEP
Egonkortze eta 20, 21, 22 LEPak
OHAR GARRANTZITSUA
Profesionalen kexa ugari jasotzen ari gara, zerrendetan ondo kokatuta baitaude eta ikusten baitute, LEP horiek nola konpontzen ari diren ikusita, beraiek baino puntuazio txarragoa duten oposiziogileek aukera izango dutela beraiek aukeratzerik izango ez duten plazak lortzeko.
Hain handia da ezinegona, planto egiteko eta plazei modu masiboan uko egiteko nahia adierazi digutela, edo, are gehiago, demanda kolektibo bat egitekoa.
Ezinegon horren berri emateko, konponbide bat bilatzeko eta profesionalei kalte hori saihesteko, SMEtik berriro jarri gara harremanetan Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin, beste behin ere, prozesu hori konpontzeko modua berriz azter dezala eskatzeko, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak urra ez daitezen.
Hori dela eta, berriro azpimarratu dugu lanpostuak aukeratzeko BAME motako sistema, prozesu horien jabetza-hartzeetan aplikatu behar dela.
Erabaki dugu SMEk kexen/zalantzen postontzi bat jarriko duela, kaltetutako profesional bakoitzak bere eskaria bidali dezan.
Horretarako epea martxoaren 30era arte luzatuko dugu, igandea, gaueko 23:59ak arte. Astelehenean, lehen orduan, jasotako erreklamazio guztiak bidaliko ditugu Osakidetzara.
Giza Baliabideen Zuzendaritzak konponbide bat aurkitzen eta gure proposamena baloratzen saiatzeko konpromisoa hartu du.