Iritziak
OHAR GARRANTZITSUA | Lanbide Garapenaren ordainketa okerrak ez du eraginik sendagileen kolektiboan
Lanbide Garapenaren ordainketa okerrek ez dute eraginik izanen sendagileen kolektiboan
Lanbide Garapena ordaintzeko orduan izan diren akatsek ez dute eraginik izanen sendagileen kolektiboan. Aipatutako 106/08 Dekretuak zehaztu zuen, A1 taldeko Pertsonal Fakultatibo Mediko-Teknikoari izan ezik, beste talde guztietako kategoria guztiei, Lan Baldintzen Akordioan 1. eranskinean jasotzen diren kategoria nagusiko ordainsariei ehuneko komun batzuk aplikatzea. Portzentaje horiek 2008. urtean aplikatu ondoren, hurrengo ekitaldietan dagozkien zenbatekoak eguneratu egin behar dira, urtero onartzen den ordainsarien igoera orokorra aplikatuz, 106/08 Dekretuak berak xedatzen duen bezala. Izan ere Deketuak dio Lanbide Garapenaren ordainsariak egokitu egingo direla, eta aldian-aldian eguneratuko, urteko Aurrekontu Legeek xedatzen dutenaren arabera. (106/2008 Dekretuaren eranskineko 5. paragrafoa, 3. puntua, bigarren paragrafoa).
Nominak Jarraibidea 2022