Lanekoa

Ataria » Ohar Garrantzitsua: lekualdatze lehiaketaren behin betiko zerrendak

Ohar Garrantzitsua: lekualdatze lehiaketaren behin betiko zerrendak

Hainbat pertsona jarri dira harremanetan Sendagileen Sindikatuarekin; izan ere, LLIIn izena emanda egon arren, ez dira zerrenda horietan agertzen, ez baztertutzat, ez onartutzat. Gainera, Osakidetzatik jakinarazpenik jaso ez dutela adierazi dute.

Zerbitzu zentralekin harremanetan jarri ondoren, hori gertatzen dela jakinarazi digute, bere garaian ezaugarri jakin batzuekin aukeratu zuten plazak aldaketaren bat izan duelako. Lanaldia aldatzea, batez ere, Lehen Mailako Arretakoen kasuan, edo guardiak egin beharra ospitalekoen kasuan. Osakidetzak esan du “katalogoa bizia” dela eta, beraz, eskaini diren plazek aldaketak izan ditzaketela beharren arabera.

Antza denez, LLIIra apuntatutako pertsona guztiek Osakidetzaren mezu bat jaso zuten, eskaera berrikusteko aholkatuz; izan ere, ondoan “begi” formako ikonoa daramaten plazak zikloan benetan sartuta daudenak dira.

Adibidez: Goizeko plaza bat aukeratu baduzu, eta Osakidetzak aldatu egiten badu, goiz bat kenduz eta astean arratsalde bat sartuz, sistemak identifikatzen du zuk ez duzula ezer aukeratu, plaza horrek ez dituelako zuk aukeratu zenuenaren ezaugarri berak, eta, beraz, ez zara agertzen ziklo horretan ez onartutzat, ez baztertutzat.

Hori zure kasua ez bada, afiliatua bazara eta, izena emanda ere, zerrendetan agertzen ez bazara, jar zaitez harremanetan SMErekin.

Osakidetzaren funtzionatzeko modu horrek, partidaren erdian jokoaren arauak aldatuz eta azkenean eskainitako plazen nolakotasunak berrikusteko ardura fakultatiboei utziz, Lekualdatze Lehiaketari dagokionez, iraganeko edozein denbora hobea izan zela pentsarazten digu.