Iritziak

Ataria » Ohiko eta ezhoiko Mahai Sektorialak

Ohiko eta ezhoiko Mahai Sektorialak

24/02/8an ohiko Mahai Sektorial batera joan ginen, eta gaur, 24/02/13an, Ezohiko Mahai batera. Honako hauek izan dira gai-zerrendako puntuak

Hautaketa-prozesuetan plazak hautatzeko irizpideak

Osakidetzak onartu du SMEk Mahaian aurkeztutako alegazioa: antzinatasunagatik LEPra joango diren plazak aukeratzea, eta ez, Giza Baliabideen Zuzendaritzak nahi zuen bezala, plaza hori betetzen duen bitartekoaren edo ordezkoaren antzinatasunagatik. Osakidetzak beste sindikaturen baten alegazioen zain dago, dokumentua datorren astean behin betiko ixteko eta, hala badagokio, onartzeko.

Autokontzertazioa Lehen Mailako Arretan

Aurreko buletinetan jakinarazi genizuen bezala, SMEk, lehenik Mahaian eta gero idatziz, aurkeztu zituen erizaintzako langileei aplikatutako autokontzertazioari buruzko dokumentu berriari egindako alegazioak. Sendagileen Sindikatukook honako puntu hauek azpimarratu ditugu:

  • Ez da onargarria Osakidetzak Sendagileen Sindikatua kontuan hartu ez izana prozesu honetan, ordezkatzen dugun kolektiboa defendatzeko alderdi interesatu gisa.
  • Gainera, Administrazio Publikoa den aldetik, nahitaez errekurtsoa jarri behar du eta argitu edo zuzendu behar ditu akatsak. Kasu horretan, pertsonal fakultatiboaren ordu arruntaren balioaren kalkulua. Akats hori zuzendu ezean, erizaintzari orduko balioaren %220 aplikatuko litzaioke, eta medikuei, berriz, %175, Autokontzertazioko A modalitatean.

Hori dela eta, Osakidetzak epaiaren aurkako errekurtsoa jarri behar izan du, profesional medikoentzat kontzeptu horren kalkulu egokia eskatzeko. Erizainen sindikatuak errekurtsoa jarri du ere, medikuei bezala, eurei ere B Autokontzertazio Modalitatea aplikatzea nahi dutelako. Epaitegiak atzera bota zuen hori, erizaintzak ez duelako, berez, paziente-kuporik. Oraingoz, prozesua geldirik dago epaileak irizpena eman arte.

Hauteskunde-esparruak

Sindikatuok hauteskunde-esparruen proposamen bat aurkeztu genion Osakidetzari Mahai Sektorialean. Sindikatu gehienek adostuta zegoen, eta aurretik egindako aldebiko bileretan Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatutako gehienezko ordezkarien kopurua errespetatzen zuen.

Hala eta guztiz ere, Zuzendaritza gure planteamenduaren aurka agertu zen eta, ahoz adostutakoa bete nahi ez zuela ikusita, mahaitik altxatzea erabaki genuen. Kolpe horrek Osakidetza behartu zuen bere jarrera birpentsatzera eta hauteskunde sindikalak zuzenduko dituzten esparruei, printzipioei eta oinarriei buruzko gure proposamena onartzera.Gaur, azkenean, Sendagileen Sindikatuak, Mahai Sektorialean ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin batera, akordio bat sinatu du Osakidetzarekin, lehentasunezkotzat jotzen baitugu hainbeste urteren ondoren hauteskundeak egitea.


Oraindik ez dakigu noiz egingo diren hauteskundeak Osakidetzan, hurrengo buletinetan emango dizuegu informazioa. Momentua iritsita, zuen laguntza izatea espero dugu, guretzat ez baita gauza bera gure kolektiboaren interesak defendatzea 1.500 fakultatiboren babesarekin edo Osakidetza osatzen duten 6.000 medikuen babesarekin.