Lanekoa

Ataria » Ordainsari aldakorren erreklamazioa (II): egin beharreko urratsak

Ordainsari aldakorren erreklamazioa (II): egin beharreko urratsak

Oporretatik kanpoko baimenen eta aldi baterako ezintasunaren ordainsari aldakorren erreklamazioari dagokionez, jakinarazten dizuegu dagoeneko eskuragarri dagoela afiliatuaren atarian kaltetuentzako erreklamazio-eredua

Egin beharreko urratsak
  • Deskargatu eta bete erreklamazio-eredua.
  • Bete ondoren, dagokion ESIko Pertsonen Zuzendaritzan entregatu behar da sarrera-erregistroaren datarekin.
  • Aldi berean, sarrera-erregistroaren kopia bat eskatu behar da.
  • “Enkargu-orria”* deskargatu eta bete. Orri hori sme@sme.eus helbidera bidali behar da, edo zonako ordezkariari eman, erregistroaren kopia horrekin batera.

* Enkargu-orri honek gure Aholkularitza Juridikoaren oinarrizko arauak jasotzen ditu, eta eskaera fase administratiboan onartzen ez bada eta bide judizialera jo behar bada bakarrik erabiliko da. Hala ere, arretaz irakurtzea gomendatzen dugu, prozesu mota horietan aplikatzen diren baldintzak azaltzen baitira bertan. SMEn horren inguruan sor daitekeen edozein zalantza argituko dugu.

Ohar garrantzitsua

Hasiera batean, 820/2025 epaian oinarrituta, erreklamazioak txandaka lan egiten duten langileei eragiten die (EAG, Larrialdiak, Emergentziak…). Baina, gure Aholkularitza Juridikoak sakon aztertu ondoren, guardiak egiten dituzten profesionaletara estrapolatu eta, beraz, aplika daitekeela ere uste du. Horregatik, langileren batek ikusi badu ez zaizkiola guardiak ordaindu ordaindutako baimen-egoeran egonda, oporrak edo laneko baja ez badira, bere erreklamazioa ere bideratu ahal izango du horretarako diseinatutako eskaera-ereduarekin, aurretik azaldutako urrats guztiei jarraituz.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.