Iritziak
Osakidetza zalditik astora doa
Azken asteetan hainbat zerbitzutan izandako gehiegizko lanari eta itxaronaldi luzeei dagokienez, deigarria da Osakidetzak arazoa soilik sasoiko epidemian jartzea, eta ez enpresa gisa duen erantzukizunean
ABSri eta ohiko gripeari orain koronabirusa gehitzen zaio. Baina ez gara ari 2020ko Covid delakoaz, ezta aurreikusi ezin den egoera lazgarri batez ere, baizik eta urtez urte errepikatzen den eta, beraz, aurreikus daitekeen epidemia batez.
Euskadiko Medikuen Sindikatukook uste dugu Osasun Sailak kanpainak egin behar zituela herritarrak informatzeko eta kontzientziatzeko (txertaketa, prebentzioa, maskarak erabiltzea, eskura dauden osasun-baliabideen erabilera arduratsua). Era berean, eskaera eta asistentzia-jarduera aztertu behar zituen, gehiegi kargatutako zentro eta/edo zerbitzuak indartzeko.
Neurri horiek serioski hartu beharrean, Sailak adierazi du ez direla EAGak itxiko edo Ospitaleko solairu berriak irekiko direla euste-plan baten barruan. Horrek, hauteskunde kanpainaurrean, hitz-jario hutsa dirudi.
EAGak irekita edukitzea erizaintzako langileekin bakarrik, arazo medikoak konpontzeko gaitasunik gabe; berez, itxita edukitzea bezala da. Gainera, ez da onargarria zentro edo zerbitzu batzuetan plantillako profesionalen % 50ekin lan egitea, “lubakietara” doazelako sentsazioa eragiten profesionalei lanera joaten direnan.
Horri “ez dago medikurik oporrak hartzen dituztelako” bezalako iruzkinak gehitzen badizkiogu, profesionalen arteko barne-akordioak daudenean, hain zuzen ere, kontrakoa egiteko (hau da, data gatazkatsu hauetan oporrik ez hartzeko), kolektiboaren haserrea saihestezina da.
Edozein enpresatan, eskariak gora egingo duela aurreikusita, baliabideak handitu edo indartu egiten dira. Baina Osakidetzak ez du hori egiten, Osakidetza zalditik astora doa.