Iritziak

Ataria » Osakidetzak berriro jo du SME eta Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuen aurka

Osakidetzak berriro jo du SME eta Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuen aurka

Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) jarri genion hitzordura Giza Baliabideen Zuzendaritzak kale egin ostean, Osasun Sailak argitaratu duen prentsa-oharraren aurrean, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du:

Osakidetzak, inolako lotsarik gabe, denetariko baieztapenak egiten ditu, zein baino zein harrigarriagoa: “sindikatuen jarrera luzatzaile eta blokeo etengabeak kontsentsurantz aurrera egitea eragozten du”. SMEtik galdetzen diogu geure buruari –blokeoa?- Hain zuzen ere, Administrazioaren eta sindikatuen arteko blokeo hori gainditu nahi dugulako, LHKren bilerara deitu genituen eta, atzo.

Zergatik ez da joan Osakidetza borondate oneko eta apaltasuneko keinu gisa? Benetan uste badu negoziazioko Mahai Sektorialak modu egokian burutzen ari direla, ez luke zertan inolako eragozpenik edo beldurrik izan behar LHK-k egungo egoeraren balorazio objektiboa egin dezan.

Adostasuna? Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez du ahaleginik txikiena ere egiten adostasun batera iristeko. Hori edo, agian, “adostasuna” beraien ustez da, esate baterako, sindikatuok Administrazioaren esanei amen amen esatea, mahai gainean jarritako gure gaiei muzin eginda proposamen edo alegazio bakar bat ere kontuan hartu gabe.

Horregatik, are gaitzesgarriagoa da “blokeo iraunkorreko estrategia sindikala, esaterako, eragotzi egiten du mahai sektorialari dagozkion eta milaka pertsonari eragiten dieten gaietan ekarpenak jaso ahal izatea” edo “ezingo da jakin zentralek 2020-2021-2022 Egonkortze eta Berrezartze LEPari egiten dioten ekarpena”. Azken gai horri dagokionez, Osakidetzak ondotxo daki Sendagileen Sindikatuak garaiz eta behar bezala aurkeztu dituela egonkortzeko LEPa arautu behar duten oinarri espezifikoei buruzko alegazioak. Izan ere, SMEren bi alegazio nagusiak eta marra gorria izan dira azterketa baztertzailea ez izatea eta galdera-sorta itxi batean oinarritzea. Eta idatzizko ekarpenak ez ezik, aldebiko bileran behar bezala argudiatutakoak eta Mahai Sektorialean berretsitakoak ere izan dira. Eta zein izan da Osakidetzaren erantzuna? Bateria itxia araudiaren atal orokorrean. Hau da, langile fakultatiboen azterketa batean gehienez galdera bat edo bi…

Osakidetzak sindikatuen aurka egin eta pelikulako gaiztoak garela etengabe aldarrikatzeak ez du baieztatzen hori egia denik, ezta hurrik eman ere; izan ere, zorionez, profesionalak ez dira engainatzen. Osasun Sailak autokritika egin beharko luke, bere zilborretik haratago begiratu eta bere buruari galdetu ea nora eramango gaituen bere “jarrera eraikitzaile” ezak.