Ataria » 2025.03.14an EGUNERATUA | Osakidetzak Kontuan hartu du SME-ren erreklamazioa eta onartu egin du ZIUko bisita pasea
2025.03.14an EGUNERATUA | Osakidetzak Kontuan hartu du SME-ren erreklamazioa eta onartu egin du ZIUko bisita pasea
2024ko azaroan, GUOko eta DUOko intentsibistak Sendagileen Sindikatuarekin harremanetan jarri ziren, eta jakinarazi ziguten ordaindu gabeko jarduera bat egiten zutela larunbat, igande eta jaiegunetan, hau da, ZIUn ospitaleratutako pazienteak baloratu eta, hala dagokionean, paziente horiei alta eman
Era berean, esan ziguten, beren buruzagitzen bitartez, harremanetan jarri zirela gerentziekin, eta lan hori bisita pase gisa ordaintzea eskatu zutela, baina ez zuten lortu.
Profesionalekin lehen bilera telematikoa egin ondoren, eta hauteskunde sindikalak gertu genituela, SMEk konpromisoa hartu zuen Osakidetzari eskaera bat egiteko eta bisita pasea onar ziezaieten.
Sendagileen Sindikatuak arazo horren berri izan genuenetik, gure aholkularitza juridikotik eskaera aztertu, idaztzi eta dagokion moduan bidaltzeaz gain, elkarrizketak hasi genituen Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin. Hasiera batean, Zuzendaritza mesfidati agertu zen, eta adierazi zuen ZIUko langileek txandak egiten zituztela, eta ez guardiak. Horregatik, gure argudioak berresteko, profesionalei beren karteldegiak bidaltzeko eskatu genien.
Eskaera egin eta hilabetera, hainbat saiakera egin ondoren, eta presio-neurri gisa “planto” egitea proposatzen zuten pertsona batzuen haserrearekin, Osakidetzak konponbiderako proposamenik egin gabe jarraitu zuen (maiatzean gai hori negoziatzeko prest zegoela ziurtatu zigun). Hori dela eta, SMEn erabaki genuen erreklamazio bat hastea administrazio-bidetik, eta hala nahi zuten afiliatuei hura bideratzea eskaini genien.
Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, otsailaren 28an jakinarazi ziguten, azkenean, ZIUko medikuei bisita pasea onartuko zietela, eta 24-48 orduko epean, hala adierazten zuen oharra bidaliko zietela zerbitzuei.
Horren aurrean, Sendagileen Sindikatutik premiazko bilera telematikoa deitu genuen profesionalekin “azken berrikuntzen” berri emateko. Hala ere, ohar horren argitalpena espero baino gehiago luza zitekeela ohartarazi genuen.
Ia 2 aste geroago, Zuzendaritzak bere hitza bete du, eta dagozkion gerentziekin bildu ondoren, Sendagileen Sindikatuak bideratutako erreklamazioa aintzat hartu du eta ospitaleetan gauza bera banaka egiteko eskatu du.
Espero dezagun hori baliagarria izatea medikuak kontzientziatzeko Osakidetzarekiko negoziazioa gutun bat idaztetik edo gerentziekin hitz egitetik harago doala, bidezkotzat jotzen den zerbait eskatuz. Benetako negoziazioa ez da lan erraza. Lan-eskubideak defendatzeko orduan, hobe da batera jardutea, aholkularitza jasotzea eta horretan diharduen profesionalen elkartearen, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren, babesa bilatzea.