Iritziak

Ataria » Osakidetzan: zuzendaritza-kargu asko, kudeaketa eskasa eta profesionalekiko kezkarik ez

Osakidetzan: zuzendaritza-kargu asko, kudeaketa eskasa eta profesionalekiko kezkarik ez

Osakidetzako Arreta Sanitarioko zuzendari Víctor Bustamante jaunaren adierazpenak irakurri ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du:

Profesional fakultatiboen defizitari buruz galdetzen zaionean, Arreta Sanitarioko zuzendariak esatea “profesionalen erretiro-erritmoa handiagoa dela birjarpen-erritmoa baino”, edo “defizit hori ez dela profesional faltagatik, nahitaez oporrak hartu behar dituztelako baizik”, benetako adarjotzea da. Alde batetik, agerian utzi du Osakidetzaren aurreikuspen eta plangintzarik eza, eta, bestetik, osasun-sistemarekiko utzikeria.

Eta urte osoan, udan ez ezik, betetzen ez diren erretiratuen lanpostuak? Eta lanagatiko bajengatik edota lanaldi-murrizketagatik betetzen ez direnak? Horiek ere, medikuak oporretan daudelako gelditzen al dira bete gabe? Berak badaki, SMEk eta ordezkatzen dugun kolektiboak bezala, egiturazko defizit oso handia dagoela, batez ere lehen mailako arretari dagokionez. Dirudienez, profesionalak erruduntzat jo nahi gaitu (zein gaiztoak garen atsedena hartu behar izateagatik!), eta, bide batez, herritarrak engainatu.

Larrialdietara jotzen duen paziente kopuruaren handitzea (kasuen % 30 arte) Lehen Mailako Arretako urritasun horren ondorio dela aitortzeari uko egiten dionean bezala, guztia Covidaren eraginari egotziz. Gauza bera esaten duenean “inor ez dela arreta profesionalik gabe geratuko”. Guztiok gara profesionalak, baina gutariko bakoitzaren gaitasunak (medikuenak eta erizainenak) oso desberdinak dira.

Benetan sumingarria da Euskal Arreta Sanitarioko goi-kargudun batek, funtsean kudeatzaile izatea besterik eskatzen ez zaionak, lotsarik ez izatea esateko “urte batzuetan nolabaiteko lan gainkarga erantsi beharko diegu gure medikuei biztanleria artatu ahal izateko, orain gertatzen zaigun bezala” edo beste hau “Lehen Mailako Arreta oso maila egokian erantzuteko gai dela, nahiz eta profesionalen artean nekea agerian egon.”

Arreta Sanitarioko zuzendari bat Lehen Mailako Arretak jasaten duen arazo larriari epe laburrera edo ertainera irtenbiderik emateko gai ez izateak etsipengarria da, baina bere hitzek medikuen ongizatearekiko axolagabekeria eta kezka falta hori agerian uzteak ez du izenik. Osakidetzak sokari tiraka jarraitzen badu, soka hautsi egingo da.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.