Iritziak
Osakidetzaren LEPan ustez egindako filtrazioaren auzia artxibatzeari buruzkoa
Sei urte baino gehiago igaro dira 16-17 LEParen balizko filtrazioek sortutako polemikatik, eta kasuaren epaile instruktoreak argi eta garbi adierazi du autoan ez dagoela inolako delitu zantzurik
Tamalez, une honetan, ez dago modurik epaimahaikideei, oposiziogileei eta baita bere garaian kargutik kendu edo dimititzera behartu zituzten Osakidetzako karguei ere eragindako kaltea itzultzeko.
Garai hartan bezala, Sendagileen Sindikatuan LEP sistema baten aldeko apustua egiten dugu (adibidez: galdera-sorta itxia), non, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak errespetatuz, fakultatiboen kolektiboa jomugan jarriko ez den, ezta hura osatzen duten profesionalen osotasunari buruzko zalantzarik sortuko ere.