Iritziak

Ataria » Osasun ministroarekin gaur izandako bileraren balorazioa

Osasun ministroarekin gaur izandako bileraren balorazioa

Gaur Mónica García Osasun ministroarekin izandako bileraren ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak bileraren balorazio positiboa egin du

Bilera adeitsua izan da, eta elkarrizketa eta iritzi-trukea izan dira nagusi. A1+, eskumen medikoak eta aparteko ordainsaria berreskuratzea jorratu dira, besteak beste.

Era berean, gure kolektiboari eragiten dioten hainbat alderdi azaldu ditugu, eta horiek zuzentzeko neurriak proposatu ditugu.

Monica Garcíak harrera ona izan du une oro. Nabari da mediku anestesista dela eta ondo baino hobeto ezagutzen dituela medikuen arazoak.

A1+ kategoriari dagokionez, modu horretan deitzea aurreikusten ez duten arren, dagoeneko lantzen ari diren gaia dela adierazi digu.

Era berean, SMEkook azpimarratu dugu beharrezkoa dela betetzeko zaila diren plazak identifikatzea eta sustatzea, hori bereziki interesatu zaio ministroari, eta, denbora faltagatik, hurrengo bilera batean jorratzea geratu da.

Monica Garciak gure presentzia eta ekarpenak eskertu ditu eta harreman erregularra izateko konpromisoa hartu du.

Informatzen jarraituko dugu.