Iritziak
Osasunaren Nazioarteko Eguna: balioetsi eta aldarrikatu
Gaur, apirilaren 7an, Osasunaren Nazioarteko Egunean, kalitatezko Osasun Sistema Publikoa izateagatik daukagun zortea azpimarratu nahi dugu. Izan ere, gizarte guztietan osasuna ez da eskubidetzat hartzen
Hala ere, pandemiak ederki asko erakutsi digu gure sistema honek gabezia galantak dauzkala eta ezin diegula bizkarra eman. Jarraian, osasun arloko profesionalok egunerokoan bizi dugun egoera argiki deskribatzen duten aldarrikapenak aurkeztu nahi ditugu:
• Profesionalok SATURATUTA GAUDE, ezin dugu gure lana behar bezala burutu, gure pazienteen bizitzetan egiten dugun lana hain da handia. Begiak ireki besterik ez da egin behar PROFESIONALAK FALTA DIRELA ohartzeko.
• Ezinbestekoa da LEHEN MAILAKO ARRERA INDARTZEA.
• Ezinezkoa da AURREZ AURREKO ARRETARI UKO EGITEA. Zalantza batzuk telefonoz konpon daitezke, bai, baina beste batzuk ez, aurrez aurre baloratu beharrekoak dira nahitaez. Horretarako, DENBORA BEHAR DA.
• DEUSTUKO Etengabeko Arreta Gunea IXTEA, jende gutxik erabiltzen duelako. Azken hilabetean suterik izan ez delako, suhiltzaileei jai ematea, bidezkoa al da? Etengabeko Arreta Guneek ez dute diru askorik eskatzen eta, aldiz, ospitaleetako LARRIALDIAK eta LEHEN MAILAKO ARRETA INDARTZEN DITUZTE.
• GERRA-MEDIKUNTZA EGITEN ARI GARA, BEREHALAKOA. Lehen Mailako Arretan, paziente kronikoa oso garrantzitsua da, PAZIENTEAREN OSASUNA HAREN BIZITZA OSOAN ZEHAR SUSTATZEA esan nahi du. Hori desagertzen ari da, eta, zerbait egiten bada, profesionalak egiten ari diren AHALEGIN HANDIARI ESKER da.
• EZ DUTE UZTEN AGENDAK KUDEATZEN. Kontrol ezaren sentsazioa hautematen da. Profesionalak ez dira kontuan hartzen. Osakidetzak ENTZUN egin beharko lieke bere profesionalei, ideia onak baitituzte. Oso tratu hurbila eta zuzena dute pazientearekin, inork baino hobeto ezagutzen dituzte euren pazienteak.
Pandemiak gure lehentasunen erdigunean jarri du osasuna. Gure eguneroko gainerako jarduerak garatzeko ondo sentitzearen garrantzia gogorarazi digu. Horregatik da garrantzitsua GEURE BURUAK ETA GEURE PAZIENTEAK ZAINTZEA. Eta pandemia honek alde egitean, EZ DEZAGUN AHAZTU GURE PROFESIONALAK ZAINDU EGIN BEHAR DITUGULA, HAIEK BAITIRA GURE OSASUNA BABESTEAZ ARDURATZEN DIRENAK.