Iritziak

Ataria » Ospitaleko Bisita Pasea: ez dago berririk

Ospitaleko Bisita Pasea: ez dago berririk

Azken egun hauetan, hainbat pertsona eta buruzagitza jarri dira Sendagileen Sindikatuarekin harremanetan, Osakidetzarekin ospitaleko bisita-baimenaren inguruan aurreakordiorik dagoen galdetzeko

Ildo horretan, honako hau argitu nahi dugu:

  • Ez dago aurreakordiorik Osakidetzarekin. Sendagileen Sindikatua “hitzeko” sindikatua gara, eta horrek badu bere balioa. Baina, gure lankideen lan-baldintzak jokoan daudenean, nahiago dugu zuhur jokatu, eta, horregatik, ezer idatzita ez daukagun bitartean, ezingo dugu inolako akordiorik lortu.
  • Zuzendaritza-talde berria aldatu baino lehen (oraindik osatu gabe dago), zuzendari nagusi ohiak aldebiko bilera batera deitu gintuen, endagileen Sindikatuak profesionalen eskarietan oinarrituta egin genituen alegazioak aztertzeko. Bilera horretan, Osakidetzaren aldeko jarrera sumatu genuen, baina ez zen gai horri buruzko ezer zehaztu, sail berriarekin biltzeko zain zeudelako.
  • SME gara alegazioak egin eta gai hau landu duen sindikatu bakarra. Hainbesteraino non, lehendakariarekin izandako bileraren ondoren, alegazio horiek eta bisita pasea egiten duten ospitaleko langile fakultatiboen eskariak sailburu berriari helarazteko aprobetxatu genuen.
  • Egia da Alberto Martinezek arazo horri aurre egiteko eta konpontzeko konpromisoa hartu zuela, baina, gaur egun, ez dugu proposamen berririk mahai gainean. Uste dugu hori gertatzen ari dela gauden datengatik eta zuzendaritza-talde berria oraindik osatu ez delako.
  • Sendagileen Sindikatuan, irailaren hasierako hurrengo Mahai Sektorialerako, eratu berri den Zuzendaritzak proposamen berri bat eramango duela espero dugu, SMEren alegazioak kontuan hartuko dituena, bermatu ahal izateko, akordio bat sinatzeko eta profesionalek Zuzendari Nagusiaren Ebazpen baten babesa izan dezaten, “plantoa” utzi eta bisita pasea egiten hasteko.

Informatzen jarraituko dugu.