Iritziak
Ospitaleko bisita pasea
24/06/03ko Mahai Sektorialaren aurreko bileran, Sendagileen Sindikatukook Osakidetzari galdetu genion ea noiz heldu nahi zion bisita pasearen proposamenari
Zein izan zen gure harridura Giza Baliabideen Zuzendaritzak esan zigunean gure azken bileran helarazi genizuen dokumentuaren aurkako alegazioak jasotzeko zain zeudela. Harridura, ordura arte ez zitzaigulako jakinarazi alegazioak bidali behar genituenik. Datu bitxi gisa, eta beste erakunde batzuek bisita pasearen arazoari ematen dioten garrantziaren adierazgarri, SMEkok izan ginen gai hori jorratzeko beharra adierazi genuen bakarrak. Are gehiago, bertaratuetako batzuk ez ziren konturatu ere egiten Osakidetzak gai horri buruzko proposamen bat egin zuela.
Alegazioak bidali ondoren, espezialitate desberdinetako profesionalek sinatutako orrian jasotako eskaeretan erabat oinarrituta, gaur 2024/06/10) berriro eskatu dugu bisita pasearen negoziazioari ekiteko. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren erantzuna irmoa izan da: “orain ez“.
Sendagileen Sindikatukook azpimarratu dugu lehentasunezko gaia dela eta, egun gutxi barru Osakidetzaren aldetik berririk ez badugu, bildutako sinadura guztiak erregistratuko ditugula, guztira 435 sinadura baino gehiago.
Informatzen jarraituko dugu.