
Ekintza sindikala
Otsailaren 16, 17, 18, 19 eta 20ko greba
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak dei egiten dizue otsailaren 16, 17, 18, 19 eta 20rako deitu dituen greba-egunetan parte hartzera

Greba Batzordeak deitutako mobilizazioak
- Otsailak 14, larunbata: manifestazioa Madrilen, 12:00etan, Diputatuen Kongresutik abiatuta.
SMEk deitutako mobilizazioak
- Otsailaren 16an, astelehena: manifestazioa Donostian, 11:00etan, Bulebarretik abiatuta.
- Otsailak 18, asteazkena: kontzentrazioa AUO Txagorritxun (Gasteiz), 11:00etan.
- Otsailak 19, osteguna: kontzentrazioa Basurtuko osasun-zentroan (Bilbo), 11:00etan.
MUDek deitutako mobilizazioak
- Otsailak 17, asteartea: kontzentrazioa Gurutzetako ospitalean, 11:00etan.
- Otsailak 20, ostirala: aldi bereko manifestazioak Bilbon (11:00etan Jesusen Bihotzetik), Donostian (11:00etan Boulevardetik) eta Gasteizen (11:00etan Bilbo plazatik).
Aldarrikapen nagusiak
- A+: Sailkapenaren goreneko talderako sarbidea medikuentzat eta goi-mailako tituludunentzat gorde behar da, bakoitzaren eginkizunaren eta bere jardun-eremuan eskatzen den erantzukizunaren arabera.
- Derrigorrezko Lanaldi Osagarria pixkanaka kentzea: Lanaldi arruntetik (35 ordu) kanpo lan egindako denbora orok BORONDATEZKOA eta sustatua izan behar du, ordainsari egokiarekin eta bidezko konpentsazio-atsedenekin. Horretarako, datozen 3 urteetan pixkanaka ezabatzea proposatzen dugu.
- Guardiak: Lanaldi arruntaren eta apartekoaren batura ezin izango da 17 ordutik gorakoa izan, etenik gabe. Lokalizatutakoak lan egindako denboratzat hartu behar dira ondorio guztietarako (atsedenaldiak, konpentsazioak…).
- Txandaka lan egiten duten medikuen nekagarritasuna, osasunerako arriskua eta uztartzeko zailtasuna (gauekoak, jaiegunak) aintzat hartzea.
- Gure lanbidearen arriskua kontuan hartzea, Gizarte Segurantzako araubide berezi batean sartzeko.
- Ordezkaritza: Negoziazio-eremu propioa Estatuko instantziatik autonomikora, gure berezitasuna dela eta, Medikuen eta Fakultatiboen Mahai Sektorial bat eratuz, berari dagozkion gaietan Negoziazio Mahai Orokorretik INDEPENDENTEA
- LEPak: Oro har, merezimendu-lehiaketa bidez egingo dira.
- Erretiroa: Aldez aurretik eskuratzeko aukera, erosahalmen galdu gabe, arrisku-jarduerak aitortuta eta aparteko lanaldiaren % 100 zenbatuta.
- Aparteko ordainsariak: Hileko soldata ez ezik, hirurtekoak eta osagarri guztiak ere jaso behar dituzte.
- Irakaskuntzako osagarria, BAMEak prestatzeaz arduratzen diren fakultatiboentzat.
- Lanbide Garapena: Jarduera profesional osoa aintzatestea, BAME prestakuntzako urteak barne.
- BAME guardiak: Egoiliarraren borondatezko akordiorik ezean, ezingo dira hilean 4 baino gehiago izan, eta horietako bat baino ezin da izan larunbata, igandea edo jaieguna. Ordu arruntaren ordainsariaren % 150 jasoko du gutxienez.
- BAME ordezkaritza: Autonomia-erkidego bakoitzean BAME Enpresa Batzorde bat sortzea, lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratutako egoiliarrez osatua.
2026/02/05eko batzar informatiboa
Material erabilgarria
Madrilerako autobusari buruzko oharra
Izena emandako pertsonen telefono zenbakiekin aldi baterako Whatsapp talde bat sortuko dugu bidaia koordinatzeko.