Iritziak

Ataria » Paziente bat hil da medikurik gabeko EAG batean

Paziente bat hil da medikurik gabeko EAG batean

Medikuen Sindikatukook biziki deitoratu dugu gertatutakoa, eta gaur Laudioko Osasun Zentroaren atarian egin den kontzentrazioan parte hartu dugu, hildakoaren familiari, herritarrei, EAGko profesionalei eta anbulatorioko gainerako kideei babesa emateko

24/01/12an Laudioko EAGn hil zen pazientearen heriotza tragikoari dagokionez, Euskadiko Medikuen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du:

  • SMEk hainbat forotan salatu du (komunikabideetan, aldebiko bileretan, mahai sektorialetan, baita Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean ere) Osakidetzak medikuen falta betetzen duela erizaintzako langileekin.
  • Iaz, Osakidetzari demanda bat jarri genion, funtzio medikoak ordezteagatik, zehazki EAGetan. Demanda hori gora jotzeko errekurtsoaren fasean dago gaur egun. Orain arte horrelako ekimen bat egin duen erakunde bakarra gara.
  • Esan beharra dago, zorigaiztoko egun horretan gertatutakoa argitzeko zain, zaila dela jakitea amaiera desberdina izango ote zen pazientea atetik sartu zen unean medikuak egonez gero. Ezin dugu ahaztu ZIU mugikorra minutu gutxi batzuetan agertu zela eta, zoritxarrez, ezin izan zutela ezer egin haren alde.
  • Mediku askok bizi izan dugu kasu dramatiko hori, inoiz ahazten ez duzuna; ahalegin handia egiten baduzu ere, eta giza eta material baliabide asko eskura badituzu ere, ez duzu lortzen pazientea aurrera ateratzea. Horrelako gauza batek sortzen dizun sentimendua eta frustrazioa esperientzia horretatik pasatu denak bakarrik ezagutzen du.
  • Mediku askok bizi izan dugu kasu dramatiko hori, inoiz ahazten ez duzuna; ahalegin handia egiten baduzu ere, eta giza eta material baliabide asko eskura badituzu ere, ez duzu lortzen pazientea aurrera ateratzea. Horrelako gauza batek sortzen dizun sentimendua eta frustrazioa esperientzia horretatik pasatu denak bakarrik ezagutzen du.
  • Euskadiko Medikuen Sindikatukook ez dugu zalantzarik langileek eta, zehazki, inplikatutako bi erizainek ahal zuten guztia egin zutela profesionalki eta gizatasunez pazienteari laguntzeko, haien prestakuntzak eta ezagutzek ahalbidetu zieten guztia.
  • Erizainen kolektiboa funtsezkoa da osasunaren prebentzioan eta sustapenean. Harrigarria egiten zaigu erizaintzako profesional batzuek eta kolektibo hori ordezkatzen duten erakundeek hori onartzea eta Osakidetzako “txantxetan” aritzea. Jakin badakitelako, jarduteko fluxuak izanda ere, arriskutsua izan daitekeela pazienteentzat, bai eta erizainentzat beraientzat ere, ez dagozkien funtzioak eta erantzukizunak beren gain hartzea.
  • Gertakarien ikerketa egin beharko da. Horren ondoren, gertaera horren arduradun nagusi bat bilatu behar bada, Osakidetzak berak izan beharko du. Izan ere, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila tematuta egon eta herritarrei hori ikusarazi nahi izan, erizain bat gehi erizain bat ez du inoiz mediku bat osatuko.