Iritziak
Pazienteentzako hasierako arretan autokontzertazioa: Osakidetzak -A Modalitatea- onartzen du EAGetako fakultatiboentzat, baina ez Larrialdi eta Emergentzietakoentzat
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak joan den astean egindako aldebiko azken bileran, SMEk berriro adierazi du profesional medikoek ordezkapenik gabeko lankideen lanpostuak betetzeko pazienteen hasierako arretaren eremu guztietan (LMAn, EAGetan, Larrialdi eta Emergentzietan) egiten dituzten gehiegizko orduak modu berean (A modalitatea) ordaindu behar direla
Logikoa eta ulergarria denez, gero eta jende gehiagok uko egiten dio ia musu-truk lan egiteari. Horregatik, zenbait egunetan, EAG batzuk sendagilerik gabe geratu dira. Horren ondorioz, Osakidetzak belarriak ikusi dizkio otsoari, eta SMEren eskaria partzialki onartu behar izan du. Hurrengo jarraibidean islatzen den bezala, EAGetako profesionalek egiten duten aparteko lan guztia A modalitatearen arabera ordainduko da. Kostata, baina ekinez dena lor daiteke.
Hala eta guztiz ere, Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez du ordainketa-modalitate hori Larrialdi eta Emergentzietako sendagileei zabaltzea nahi. Euskadiko Sendagileen Sindikatukook Osakidetzari ohartarazi diogu erizaintzako langileak baino ez daramatzan ZIU mugikor batek duen arriskuaz edo arlo horietako sendagileek egutegiaren arabera dagozkien lanorduak baino gehiago ez egitea erabakitzeak eragingo lukeen hondamendiaz. Baldintza horietan osasun laguntza bermatzea bideraezina izango litzatekeela badakien arren, Administrazioak bere bere horretan jarraitzen du.
Horregatik, SMEkook Osakidetzari eskatu diogu bere jarrera berraztertzeko, profesionalen arteko konparazio bidegabea ez sustatzeko, eta behingoz onartzeko hainbeste denboran eskatzen ari garena eta bidezkoa dena.