A28 Hauteskundeak
Posta bidezko botoa: ohar garrantzitsua
SMEn arazoak antzeman ditugu posta bidezko botoaren prozesuan:
- Batzuek, botoa garaiz eta behar bezala eskatu arren, oraindik ez dituzte boto-paperak etxean jaso. Pentsatu behar dugu, datozen egunetan iritsiko direla. Aipatu beharra dago azaroaren 22an eskatzeko epea amaitzen dela, ez botoa emateko epea. Hori bai, boto-paperak iristen zaizkizuenean, zoazte Posta bulegoetara ahalik eta lasterren, zuen botoa azaroaren 28a baino lehen iritsi dadin Hauteskunde Mahaira.
- Esan genizuen arren, Mahai Koordinatzaileak gutun-azal txiki bat bidaliko zizuela botoa sartzeko, eta beste bat handixeagoa Mahaiaren helbidearekin, ikusi dugu Mahai Koordinatzailetakoek euren kasa dihardutela bururatzen zaiena egiten. Batzuek gutun-azal txikia bakarrik bidaltzen dute botoa emateko, eta beste batzuek biak bidaltzen dituzte (Mahaiaren helbidearekin batzuk eta helbiderik gabe beste batzuk), baina, hori bai, bat ere ez frankeatuta.
Osakidetzako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri gara, ez zaigulako onargarria iruditzen botoa emateko eskubidea baliatu nahi duen profesionalak gastu hori bere gain hartu behar izatea.
Osakidetzak ez du bere gain hartuko, Mahai Sektorialean gai horretaz zehazki hitz egin ez zelako aitzakiaz.
Beraz, diskriminazio hori saihesteko eta botoa emateko eskubidea bermatzeko, Sendagileen Sindikatuan gutun-azal frankeatuak dauzkagu, eta, zuek esteka hau baliatuz eskatuz gero, eman egingo dizkizuegu.
Zure kabuz egin nahi baduzu, zure botoa gutun-azal txikian sartu beharko duzu lehenengo, gero gutun-azal txikia itxi eta gutun-azal ertain batean sartu beharko duzu zure NANaren fotokopia batekin. Bukatzeko, gutun-azal ertainean Mahai Koordinatzailearen helbidea idatzi behar duzu (zure eskabide-orrian dagoen helbide bera). Gutun-azal ertainaren barruan dena dagoela ziurtatu (gutun-azal txikia botoarekin ongi itxita eta NANaren fotokopia) eta itxita Correos-era eraman.