Lanekoa

Ataria » Prestakuntza jasotzen ari diren langileentzako jakinarazpena

Prestakuntza jasotzen ari diren langileentzako jakinarazpena

BAME, BAFE, BABE eta antzeko prestakuntzan dauden eta guardiak egiten dituzten langileei ez zaizkie behar bezala ordaintzen aparteko ordainsariak, aparteko ordainsari horiek sortzapena egin aurreko 6 hilabeteetan egindako guardiei dagokien zati proportzionala jaso beharko lukete

SMEkook hainbat demanda jarri ditugu horri dagokionez 2021z geroztik, eta baita irabazi ere horietako batzuk lehen instantzian. Une honetan gaia geldirik dago, Osakidetzak Auzitegi Gorenera jo duelako, baina horrek ez du eragozten prestakuntza espezializatua hasten duten edo prestakuntza hori egiten ari diren langileek beren eskubideak baliatzea. Hala ere, epeak kontuan hartu behar dira, urtebeteko atzeraeraginezko epea duten demanda zigilatuak baino ez baitira onartuko.

SMEko kide bazara edo bertako kide izan nahi baduzu, zure kasua pertsonalki eraman dezagun, bete ezazu eskaera-orri hau. *Ez da beharrezkoa «Letradua» atala betetzea.

Eskabidea bete eta sinatu ondoren, SMEren dagokion egoitzara bidal dezakezu, posta arruntez edo elektronikoz.

Jaso dugula baieztatuko dizugu, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan, jarraitu beharreko urratsak adierazteko.

** ERREKLAMAZIOAK DAGOENEKO EGINAK DITUZTEN LANGILEENTZAT OHARRA**

Auzitegi Gorenak ebatzi bitartean, urtero erreklamatu behar dira aparteko ordainsarietan jaso ez diren zenbatekoak.