LEP

Ataria » Profesionalentzako oharra LEParen ebazpenari buruz

Profesionalentzako oharra LEParen ebazpenari buruz

  • Hitz eman genuenez, gaur goizean Osakidetzari jakinarazi dizkiogu, idatziz zein ahoz, SMEn gaitutako postontzian jasotako 161 kexa/zalantzak.
  • Zuzendaritzak ziurtatu digu asteburuan zehar kasuistika guztien alderdi legalak baloratzen aritu direla, baina zailtasunak ikusten dizkiotela SMEren planteamenduari, antza denez, destinoak esleitu baitira 39 kategoria fakultatibotan.
  • Une honetan, BAME motako kargu-hartzea egiteak LEParen oinarrietan jasota ez dagoen “berresleipena” ekarriko luke, eta, beraz, ez legoke hori egiteko legezko euskarririk.
  • Hala ere, bidali diegun dokumentuan jasotako kexa guztiak baloratzeko konpromisoa hartu dute.
  • Adierazi dute, halaber, behin betiko erantzuna emango diotela SMEri, eta banakako erantzuna emango dietela beren ondoeza Sendagileen Sindikatuaren bidez bideratu duten pertsona guztiei.

Informatzen jarraituko dugu.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.