Prentsa-oharrak
Sagardui anderea: zer izan zen lehenago, arrautza ala oiloa?
Gotzone Sagarduiren adierazpenak irakurri ondoren, hona hemen Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren adierazpena
Sailburuak azpimarratu du Euskal Osasun Publikoaren egoera “ez dela lan-baldintzen edo diruaren araberako arazoa, osasun-arloko profesionalen faltaren araberakoa baizik, batez ere familia-medikuntza eta pediatria arloetan”. Gainera, Osakidetzak berea den erantzukizuna bere gain ez hartzeko duen ohiko joerari jarraituz, Europako gainerako herrialdeetan arazo berbera biziz dutela dio, eta, Euskadiren kasuan, duela urte batzuk Espainiako gobernuak prestakuntza-plazak murrizteko hartu zuen erabakiari egotzi dio. Alde horretatik, sailburuari gogorarazi nahi diogu iaz Familia eta Komunitateko Medikuntzako 200 BAME plaza hutsik geratu zirela.
SMErentzat arrazoia agerikoa da. Lehen Mailako Arreta dagoeneko ez da erakargarria sendagileentzat. Profesionalik ez dagoenez, sendagileek bere kupoetakoez gain beste kupo batzuetako gaixoak hartu behar dituzte egunero eta etengabe. Lan-gainkargak eta/edo lanaldi luzeegiek, azkenean, pertsona batzuen morala txikitzen dute, Osasun Publikoa uzteraino edo, hainbat kasutan, lanbidea uzteraino. Gainerako zerbitzuetan ere gertatzen da hori, eta batez ere, EAGetan, Emergentzietan eta Larrialdietan.
Sendagileena funtsezko kolektiboa da osasunaren arloan, eta gaur egun, ondasun preziatua eta urria bihurtu da. Hori jakinda ere, Osakidetzak, bere profesionalak alde egin ez dezaten zaindu ordez, gutxietsi egiten ditu, nahiz eta jarrera horrek ez duen ez buru ez hankarik.
Horri guztiari gehitzen badiogu, Osakidetzaren kudeaketa txarra kritikatzen dugun bakoitzean, sailburu anderea komunikabideetan agertzen dela, eraikiko diren zentroak goratuz (hori bai, haietan jarduteko profesionalik izango ote den argitu gabe), ezarriko diren teknika berriak edo fakultatibook “soldata galantak jasotzen ditugula” harropuzki esanez, suari erregaia botatzen ari dela agerikoa da.Horregatik, Sagardui anderea, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak argi eta garbi esten dizu, zuk ukatu arren, lan-baldintzak direla arazo nagusia, bai, lan-baldintzak. Zer izan zen lehenago? Profesional gabezia argia ala profesionalen ihes egitea errazten duten eta talentuari eustea eragozten duten lan-baldintza txarrak? Arrautza ala oiloa?