Iritziak

Ataria » SME hurrengo mobilizazioen aurrean

SME hurrengo mobilizazioen aurrean


Kolektiboaren iritzia ezagutzeko bidali genuen inkestan parte hartze txikia izan zen arren, mobilizazioetan esku hartu nahi dutenekin egongo gara

Jakina da SMEren helburua sendagile guztien lan-baldintzak hobetzea dela, aspalditik baitaude hondatuta eta Covid-19k larriagotuta. Sekula ez da izan erreibindikaziorako arrazoi sendoagorik. Gure kolektiboaren lan-baldintza bereziak direla eta, esperientziak erakutsi digu haren partaideen artean ez dela izaten mobilizazioetarako joera handirik.

Pazientearekiko eta gizartearekiko erantzukizunaren erreferentzia gara. Gure lana banakakoa da. Grebetan, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak dira eta hurrengo egunetan izan ohi den lan-gainkarga onartezina. Horrek guztiak eta orain arteko mobilizazioen ondoren hobekuntza handirik ikusi ez dugunez, SMEn zuhurtziaz baloratzen ditugu horrelako ekimenak, fakultatiboen kolektiboan duten eraginari begirik kendu gabe.

Gure aldarrikapenen defentsa irmoaren eta gure kolektiboarentzat hain kostu handia duten mobilizazioetan parte ez hartzearen arteko lerroa oso mehea da. Horregatik, batzuetan, gure jarrera ez da berdin ulertzen gure kideen artean.

Kidegoaren sentsibilitateak ahalik eta hobekien defendatzeko, inkesta erraz bat bidaltzea erabaki genuen, zuen iritzia, konpromisoa eta proposamenak ezagutzeko.

Zoritxarrez, erantzuna eskasa izan da. Hala ere, eskerrik asko erantzun duzuenoi eman diguzuen informazio baliotsuagatik. Seguru izan zuen iritziak eta proposamenak kontuan hartuko ditugula. Izan ere, emaitzak ikusita, parte hartu nahi dutenekin bat eginik egongo gara.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan, jakina, mobilizazioetan parte hartzea erabakitzen duten pertsonen askatasuna errespetatzen dugu. Horrek ez du esan nahi sendagile guztien eskubideak defendatzen jarraitu behar ez dugunik, gure sindikatua erabat profesionala da, sendagileen kolektiboaren interes profesionalek bultzatzen gaituzte bereziki (karrera profesionalak, LEPak, zorpeko kupoen estaldurak, BAME tutoreen aintzatespenak, etab.), eta ez beste mota bateko interesek.