SME

Ataria » SMEk, beste 15 mediku-erakunderekin batera, APEMYF aurkeztu du Bartzelonan

SMEk, beste 15 mediku-erakunderekin batera, APEMYF aurkeztu du Bartzelonan

Elkarte berri horren helburua da kolektiboaren baldintza profesionalak, lanekoak eta asistentzialak negoziatzeko esparru propioa ezartzea

Osasun Ministerioak aurkeztutako Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren ondorioz sortutako gatazkaren aurrean, Estatuko fakultatiboen % 53 biltzen dituzten 11 autonomia-erkidegotan gehiengoa dugun 16 erakunde medikuk Estatutu Mediko eta Fakultatibo baten araberako Lanbide Elkartea (APEMYF) aurkeztu dugu asteazken honetan Bartzelonan. Gure elburua da elkarte berri hau izatea Estatuko erakunde mediko guztientzat (sindikatuak, elkargoak, zientifikoak eta profesionalak), erabilgarria, plurala eta irekia, Administrazioarekin zuzenean hitz egiteko esparru berri bat lortzeko helburua partekatzen dutenentzat, Osasun Sistema Nazionalean (OSN) medikuntzaren jardun profesionalaren berezitasunak arautuko dituen Estatutu Mediko bat lortzeko.

Ez gara inolaz ere sindikatu berri bat eraikitzen ari”, baizik eta “medikuntza-lanbidea batzeko, kohesionatzeko eta koordinatzeko zeharkako plataforma bat”, hori guztia Osasun Ministerioa konbentzitzeko kolektiboarentzako espazio berri bat aurkitzeko beharraz, egungo negoziazio-egituretan lausotu egiten baita. “Oso gauza erraza eskatzen dugu, medikuen baldintzen negoziazioa medikuen ordezkari nagusiekin egitea”.

APEMYF gaur egun honako hauek osatzen dugu:

  • Euskadiko Sendagileen Sindikatua (SME)
  • Metges de Catalunya (MC)
  • Asociación de médicos y titulados superiores de Madrid (Amyts)
  • Sindicato Médico de Navarra (SMN)
  • Sindicato Facultativos de Galicia Independientes (O’MEGA)
  • Sindicato de Empleados Médicos de Canarias (Semca)
  • Sindicato Médico Profesional de Asturias (Simpa)
  • Sindicato de Médicos de Aragón (CESM Aragón)
  • Sindicato Médico de Galicia (Simega)
  • Sindicato Médico Avanza Valencia
  • Asociación Médicos Unidos por sus Derechos (MUD)
  • Asociación MIR España (AME)
  • Sindicato Asociación Avanza Médica (Murcia)
  • Sindicato Médico de La Rioja
  • Sindicato de Médicas y Médicos de Atención Primaria (SMP)
  • Sindicato de Médicos y Facultativos de Madrid (SIME)
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.