
Ekintza sindikala
SMEk lortu du hurrengo eta ondorengo LEPak lehiaketa-sistema baten bidez egitea, edo, bestela, galdera-sorta itxi baten bidez
Euskadiko Sendagileen Sindikatukook lortu dugu Osakidetzak gure proposamena onartzea eta LEP azterketa, gaur egun ezagutzen dugun moduan, kentzea

Eskaera historiko horretarako gure arrazoibidea 2 puntu nagusitan oinarritu da:
Ildo horretan, SMEk beti defendatu izan du lehiaketa sistema bat, azterketarik gabea, baina horrek lege-euskarri bat eskatzen du, gaur egun existitzen ez dena.
Horregatik, Zuzendaritzari “B plana” proposatu genion, galdera-sorta itxia, eta test moduko kasu klinikoak barne hartzen dituen azterketa bakarra, BAMEn bezala.
Osakidetza, hasieran, mesfidati samar agertu zen horrelako azterketa bat egiteak izan ditzakeen gastu eta zailtasunengatik.
Horri irtenbidea emateko, Sendagileen Sindikatik proposatu genuen hurrengo LEP 23-24-25eko azterketa, aurreko LEPetako galderen hautaketa batekin egitea, bibliografia eguneratu batekin, jakina.
Pertsonal fakultatibo ez-finkoa denez inplikatutako langile nagusia, SMEn zuekin kontatu nahi dugu zeregin horretarako.
Hori dela eta, datozen egunetan, Sendagileen Sindikatuko ordezkariak hainbat zerbitzutatik igaroko dira, horren berri emateko eta, nahi baduzue, zuen ekarpenak nola egin ditzakezuen adosteko.
Baliteke zenbait jendek pentsatzea sistema galdera-sorta baten bidez egingo bada, bibliografia eguneratuta egon ala ez, ez duela garrantzirik. Baina, egia esan, zenbat eta doituago egon, orduan eta arrisku gutxiago egongo da prozesuaren ebazpena atzeratzeko moduko erreklamazioak eta aurkaratzeak egiteko.
Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik.