Lanekoa
SMEk Osakidetzari eskatu dio aitor diezaiela bisita-pasea ZIUko langile fakultatiboei
Atzo, hilak 21, Sendagileen Sindikatuan bilera telematikoa egin genuen Osakidetzako Medikuntza Intentsiboko hainbat zerbitzuetako profesionalekin
Bileraren helburua zerbitzu horien funtzionamenduari buruzko informazioa biltzea zen.
Antza denez, ZIUko profesionalek bisita-pasea aitortzeko eskatu diete beren gerentziei. Azken horiek ahoz jakinarazi diete profesionalei Osakidetzako Zuzendaritzak baduela eskaera horren berri, eta haien erantzuna jasotzeko zain daudela.
Bileran egiaztatu genuen bisita-pasearekin guztiz bat datorren asistentzia-lana egiten ari zirela. Gauzak horrela, gure aholkularitza juridikoak balorazioa egin ondoren, Sendagileen Sindikatuak konpromisoa hartu zuen Osakidetzari eskatzeko lan hori ondorio guztietarako aitortua izan dadin, eta horixe egin dugu gaur.
Informatzen jarraituko dugu.