Ekintza sindikala
SMEk parte hartu du Sindikatuek, Osakidetzaren inposizioen aurka, antolatutako txistualdi handian
Osakidetzak “fronte gehiegi irekita dituela” salatu dute, negoziazioan aurrerapausorik eman gabe jarraitzen duen bitartean
Gasteiz, otsailaren 16a. SMEk, SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk txistualdi handia egin dute gaur Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzaren aurrean, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak Lan Eskaintza Publikoaren prozesuen kudeaketan erakutsi duen jardunbide kaotikoa salatzeko. Protesta ozen horrekin, profesionalek argi eta garbi esan nahi izan diote Euskal Osasun Zerbitzuari, “ez dituztela beren ezarpenak onartzen”.
Deialdia egin duten sindikatuek kritikatu dute langileak beste azterketa batera aurkeztu behar direla, aurrekoa oraindik ebatzi gabe dagoenean. “Ohiz kanpoko baldintza horietan LEP berri bat prestatzea ahalegin handia da, eta horrek eragin zuzena duela bai profesionalen egoera ekonomikoan, bai bizitza pertsonalean”, salatu dute.
Osakidetzak 2018-19ko lan-eskaintza publikoaren ebazpena bizkortzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea eskatzen dugu. Ez da bidezkoa ahalegin handi hori egin behar izatea, agian beharrezkoa ez denean, gaineratu dute.
Protesta hau mobilizazioen testuinguruan kokatzen da, datorren otsailaren 25ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen gure osasun publikoa desegitearen aurka egingo diren hiru manifestazio handien testuinguruan alegia.
“Duela aste batzuk Lehendakariari entzun genion Osakidetzan arazoak eta zailtasunak bazirela aitortzen. Handik hilabete eskasera, errealitatea ezkutatzeko asmoz zalantzarik gabe, euskal osasun publikoa ez dela desegiten ez pribatizatzen ari” adierazi zuen” salatu dute sindikatuek. “Errealitate bakarra da lan-prekarietateak gure osasun sistemaren arazo handienetako bat izaten jarraitzen duela”. Sindikatuek zerrendatutako arazoen artean daude: %50etik gorako behin-behinekotasuna, erosteko ahalmenaren %20tik gorako galera, lan-gainkarga, ordezkapenik eza eta Lanbide Garapenean aplikatu nahi den murrizketa erradikala.
Era berean, sindikatuek hainbat zerbitzutan aplikatutako murrizketei eusten zaiela salatu dute, eta Lehen Mailako Arretaren egoera bereziki prekarioa azpimarratu. Baita Lehen Mailako Arretaren saturazio horrek zuzenean eragiten diela beste asistentzia-maila batzuei ere, hala nola Ospitaleko Larrialdiei, horietan gero eta lan-gainkarga handiagoa baitago.
Deialdia egin duten sindikatuen iritziz, Osakidetzak fronte gehiegi ditu irekita, mahai sektoriala blokeatuta dagoen bitartean, eta inposaketaren bidetik baino ez du jarduten.
Euskal Osasun Zerbitzuak mahai sektoriala erabili nahi du existitzen ez den negoziazio baten itxura egiteko. Mobilizatzen jarraituko dugu, “euskal osasun publikoan benetako negoziazioa izan dadin lortu arte”, diote sindikatuek.