
SMEren bilera telematikoak:
oraingoan EAG eta Emergentzietako sendagileekin
Bilera telematikoa egingo dugu, hiru probintzietako EAGko eta Emergentzietako mediku guztientzat irekia izango dena. Bilera otsailaren 15ean izango da bi txandatan: goizeko 11:00etan lehena eta arratsaldeko 16:30etan bigarrena. Bileraren helburua EAG Autokontzertazioa izenaz ezegutzera eman den Jarraibidearen gaia jorratzea da.
Ordainsari aldakorrak bere baitan jasoko dituen jarraibide berri bat negoziatzea eskatu dugu. Osakidetzak adierazi du aurrerago aztertuko dela gai hori Mahai Sektorialean. Beraz, Euskadiko Sendgileen Sindikatutik, profesional guztiak animatzen zaituztegu zuen lanari eta ahaleginari balioa eman diezaiozuen eta Administrazioarekin orain arte bezala, jarraibide horrek esaten duen moduan, alegia, lankidetzan jarraitu nahi duzuen ala ez erabaki dezazuen.
Bilerak ahalik eta modurik onenean antolatzeko, bete formulario hau parte hartuko duzula egiaztatzeko.