Iritziak

Ataria » SME eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren arteko aldebiko bilera: alferrik jardutearen sentsazioa

SME eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren arteko aldebiko bilera: alferrik jardutearen sentsazioa

Herenegun, 23/02/8an, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak aldebiko bilera egin zuen Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin, eta, hitzez hitz, horma bati jardutea bezala izan zen.

Duela astebete, SMEk gai-zerrenda osatzeko proposamen bat bidali zuen, gure ustez garrantzitsuenak diren gaiekin.

  • 18/19 LEParen ebazpena:
  • Errespetu falta eta kalte larria da profesionalentzat 18/19 LEPa oraindik ebatzi gabe egotea, eta hala jakinarazi diogu Giza Baliabideen Zuzendaritzari. Egonkortzeko 20-21eko eta 22ko LEPak dagoeneko deitu dituztenez, 18/19 LEPan plaza bat lortzeko probabilitatea duten fakultatiboak berriro aurkeztu beharko dira azterketara. Osakidetzaren aitzakien rankingean honako hauek daude:
  • Arazo informatiko ezagunak.
  • Giza Baliabideen Zuzendaritzak esan digu oraindik ez dela argitaratu Familia Medikuntzako eta Pediatriako 18/19 Lan Eskaintza Publikoaren Behin Betiko Ebazpena (behin-behinekoa abuztuan atera zen), IVAPek azaroan egin baitzituen euskarako azterketak, eta orain arte dituztela eskura izan behin betiko emaitzak oposiziogileak barematu ahal izateko.
  • 20/21 Legeak egonkortze-prozesua 2024ko abenduaren 31n amaitzera behartzen dituenez, Administrazioak esan du LEP berri hori aurrekoa amaitu gabe deitu behar izan duela.
  • EAG-Emergentziak autokontzertazioaren jarraibidea:
  • Sinadurak biltzeko orriak erregistratu ditugu (ikus erroldatu izanaren egiaztagiria), hitzeman genuen bezala. Giza Baliabideen Zuzendaritzak azpimarratu du 5/2022 Jarraibidea kentzeko arrazoia Satseren epaia izan dela, baina SMEren eta Administrazioaren Aholkularitza Juridikoak ez datoz bat horrekin. Ordainsari aldakorrak ere jasoko dituen jarraibide berri bat negoziatzea eskatu dugu. Osakidetzak adierazi du aurrerago aztertuko dela gai hori Mahai Sektorialean. Beraz, Sendagileen Sindikatutik, profesional guztiak animatzen ditugu beren lana eta ahalegina balioan jartzera eta Administrazioarekin modu horretan elkarlanean jarraitu nahi duten ala ez erabakitzera. Laster, SMEtik, bilera telematikoak egingo ditugu EAGko eta Emergentzietako sendagileekin, gai horri heltzeko eta horri buruz izan ditzakezuen lan-zalantzak erantzuteko. Hilaren 15ean, asteazkenean, SMEkook bilera telematikoak egingo ditugu EAGko eta Emergentzietako medikuekin, gai horri heltzeko eta horri buruz izan ditzakezuen lan-zalantzak erantzuteko. Bilerak modu egokian antolatu ahal izateko, mesedez, baieztatu etorriko zarela.
  • Lehen Mailako Arreta:
  • SMEk Lehen Mailako Arretako sendagileen aldarrikapen guztien berri eman du, lehentasun-ordenaren arabera, inkestaren emaitzetan eta ondorioetan eta bilera telematikoetan oinarrituta, hurrenez hurren. Arabako ESIko landa-medikuntzako asteburuko errefortzu-plazen kodifikazioari eta horrek sendagileengan izango duen eraginari dagokienez, Giza Baliabideen Zuzendaritzak jakinarazi zigun hori Integrazio Zuzendaritzak ezartzen duen erakundearen mende dagoela. Hala ere, kaltetutako profesionalak kontuan hartzeko eskatzen dugu.
  • Emergentzietako eta bitartekotasun kontratuak:
  • SMEk Osakidetzari eskatu dio bitartekotasun kontratu horiek Antolaketarako Unitate bat izan dezatela atxikita, eta profesionalek karteldegia izan dezatela. Euren eskubidea da.
  • 2022ko Lanbide Garapenerako deialdia:
  • Osakidetzari gogorarazi diogu urteko deialdia egiteaz arduratu zela eta, agindutakoa bete ez duenez, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak demanda bateratua jarriko du.
  • Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra:
  • Apirilean ziklo berri bat irekiko da sendagileen kategoria guztientzat. Hala ere, azpimarratzekoa da Osakidetzak SMErekin sinatu zuela urtero Lekualdatze Lehiaketaren 2 deialdi egitea, eta 2022an ez duela bat bera ere egin. Arrazoi horregatik ere beste demanda bat jarri dugu.
  • % 4ko osagarria:
  • Euskadiko Sendagileen Sindikatuak behin baino gehiagotan eskatu du osagarri hori aplikatzeko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko, Osasun Mentaleko Sareko eta Lehen Mailako Arretako profesionalei. Osakidetzak baina egozkor jarraitzen du eta dirurik ez dagoela azpimarratzen du.
  • Akatsen zuzenketa kontratazio-zerrendetan:
  • Atzoz geroztik eta 10 egunez Osakidetzaren webgunea gelditu egingo da akatsak zuzentzeko eta zerrendak eguneratzeko.