Iritziak
Udako estaldura Lehen Mailako Arretan eta Autokontzertrazioa ESIen mendeko
Oporraldia iristean, Lehen Mailako Arretan medikuen falta areagotu egiten da eta, horren ondorioz sortzen den lan-karga, jasanezina bihurtzen da. Hala ere, udaro bezala, Osakidetzak Osasun Zentroen ordutegia egokitu egiten du eta hainbat Zentro aldez aurretik ixten
Horrek esan nahi du 17:00ak arte irekita egon ohi diren Osasun Zentroek 15:00ak arte aurreratzen dutela ixteko ordua, eta 20:00ak arte irekita daudenek 17:00ak arte. Hala ere, ohiko ordutegiari eustea erabakitzen duten profesionalek jakin behar dute horretarako eskubidea badutela, baina, zentroa herritarrentzat itxita dagoen orduetan, beren lana telefono bidezkoa izatera beharturik izan daitezkeela.
Bestalde, ordutegia egokitzearen ondorioz, hiru orduko tarte bat dago zentroak itxi eta erreferentziako EAGak ireki bitartean. Ildo horretan, joan den urtean, Osakidetzarekin negoziatu ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lortu zuen EAGak 17:00etatik 20:00etara betetzeko prest zeuden medikuek hiru ordu horiek A modalitatean kobratzea.
Sendagileon kolektiboak ordutegi berriari horretara egokitzeko eta Osakidetzarekin batera estaldura asistentziala ahal den neurrian bermatzeko zer-nolako zailtasunak dituen jakitun den arren, Administrazioak berriro Autokontzertazioaren planteamendu erabat heterogeneoa egiten du ESIen mende jarriz.
Ildo horretan, adibidez, Donostialdea ESIn ordainketa desberdina planteatu da, 17:00etatik 20:00etara lan egiten duen pertsonaren arabera. Lehen Mailako Arretako medikuak badira, A modalitatean ordaintzen zaie. Sartzeko ordutegia 17: 00etara aurreratzen duten EAGko langileak badira, lan bera egin arren, EAG eta Emergentzietarako Autokontzertazioa moduluaren arabera ordaintzen zaie, hau da, Lehen Mailako Arretako lankideei baino gutxiago.
Uribe ESIaren kasuan, Langileen Batzordean hasieran egin den planteamenduarekin, Osasun Zentroen berrantolaketak 13:00etatik 20:00etara lan egiten duten arratsaldeko langileei soilik eragiten eta zigortzen die. Alde batetik, ordutegia aldatzen zaielako, 10:00etatik 17: 00etara, astean hiru egunez, eta, bestetik, beste bi egunetan 13:00etatik 17:00etara lan egitea proposatzen zaielako, eta, ondoren, beste zentro batera joatea, 17:00etatik 20:00etara. Hori guztia Administrazioari dan ateratzen zaio, EAGko hiru ordu horiek bere lanaldiaren barruan daudelako.
Hori dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak berretsi egin du, beste behin ere, Autokontzertazioaren baldintzak eta ordainketa homogeneoa izatea ESI guztietan eta profesional guztientzat. Horregatik, Osakidetzari eskatu diogu Autokontzertazioa guztiei eskaintzeko, lanaldiaren ordutegia edozein dela ere, argi gera dadila borondatezkoa dela, eta sendagile guztiei, beti, A modalitatean ordain dakiela.
Jarraituko dugu informazio guztia zuen esku jartzen.