Iritziak

Ataria » Zertan dabil Osakidetza?

Zertan dabil Osakidetza?

20-21-22 eta Egonkortze LEParen azterketetako datak aztertu ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook gure harridura adierazi nahi dugu. Harridura ezezik gure haserrea ere bai.

Historikoki, Osakidetzak ekainaren 15etik irailaren 15era ez du inoiz egin, ez azterketarik, ez argitalpen ofizialik.

Joan den udan, Osakidetzak Garapen Profesionalaren deialdia abuztuan argitaratu zuen. Horrek profesional askori kalte egin zion.

Baina oraingo ekimen honek ez du izenik. Familia eta Komunitateko Medikua bezalako kategoriei, eta pazienteei hasierako arreta ematen dieten beste kategoria batzuei, azterketak uda betean jartzeak ez du inolako zentzurik. Izan ere, orduan izaten da profesionalen defizit handiena (baimenak, oporrak…) eta, logikoa denez, herritarrei kalitatezko arreta bermatzeko estaldura-arazo gehiago.

Administrazioaren maniobra burugabea izan da, eta kalte egiten dio mundu guztiari, batez ere oposiziogileei, baina baita titularrei, epaimahaiei eta herritarrei ere.

Osakidetzak dioenean sendagileei “eskua luzatuz” esan nahi du “eskuaz lepoa estutuz”.

Zertan dihardu Osakidetza?

Euskadiko Sendagileen Sindikatukook, Osasun Sailari eskatzen diogu azterketa-egun horiek berriz aztertzeko eta aldatzeko, eta 2018-2019ko LEPa berehala ebazteko, bere profesionalei merezi duten errespetua eta begirunea erakutsita.