Prentsa-oharrak

Ataria » Prentsa-aretoa » Prentsa-oharrak

Atal honetan, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak orain arte argitaratutako prentsa-oharrak komunikabideen eta nahi duten erakunde guztien eskura jarri nahi ditu.

SMEren PRENTSA-OHARRAK

Zertan dabil Osakidetza?

Mai 2, 20232 min irakurtzeko
20-21-22 eta Egonkortze LEParen azterketetako datak aztertu ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook gure harridura adierazi nahi dugu. Harridura ezezik gure haserrea ere bai

Lehen Mailako Arreta eta EAG: aldaketak datoz, Bustamante jaunak suari erregaia botatzen dihardu

Mar 28, 20233 min irakurtzeko
Victor Bustamante Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren adierazpenak irakurri ondoren (El Correo 2023.03.26), SMEkook honako hau adierazi nahi dugu: Antolaketan eta lan-baldintzetan aldaketak iragarri ditu, batez ere EAGetako langile fakultatiboei eragingo dietenak. Ez da onargarria ekimen hori egitea eraginpeko profesionalei eta ordezkatzen ditugun sindikatuari aldez aurretik jakinarazi gabe. Lehenik eta behin, EAGetako sendagileekiko errespetu falta erakusten du … Gehiago irakurri

Osakidetzak ez ditu aintzat hartzen Etengabeko Arretako Guneak (EAG), eta murriztu egiten du herritarrei zor dien arretaren kalitatea

Mar 13, 20232 min irakurtzeko
EAGen arazoa dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du: Osakidetzak behin eta berriro esaten digu arazorik osasun arloan daukagun arazorik handiena mediku falta dela (batez ere Lehen Mailako Arretan) eta, neurri batean, hori egia da. Horregatik, ulertezina da Administrazioak defizit hori arintzeko neurririk ez jartzea martxan, EAGetan aspalditik gertatzen ari den bezala. … Gehiago irakurri

Lehen Mailako Arretaren egoera, Osakidetzaren kudeaketa eta plangintza txarraren errua

Eka 8, 20224 min irakurtzeko
Sailburuaren eta zuzendari nagusiaren adierazpenak irakurri ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak gure sumindurarik sakonena adierazi nahi dugu

EKALME-SEMES Euskadik elkarretaratzeak egiteko deialdia egin du Urgentzietako eta Emergentzietako Espezialitatearen alde

Mai 23, 20221 min irakurtzeko
Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntza Espezialitatea sortzea eskatzeko, EKALME-SEMES Euskadik dei egiten du bost minutuko elkarretaratzea egitera

Euskadiko Sendagileen Sindikatua Mahai Sektorialetik altxatu da, Osakidetzaren begirune falta dela eta

Mai 18, 20223 min irakurtzeko
Karrera Profesionalaren gaia zen sindikatuak Mahai Sektorialera erakartzeko “gozokitxoa”, Osakidetzari benetan axola zaionari heldu ahal izateko: Bizkaiko Bihotz-Kirurgiako Proiektua abian jartzea

SME ez da gaur goizerako deitutako mahai sektorialera joan

Api 1, 20221 min irakurtzeko
Atzo arratsaldean deitu zuten Euskadiko Sendagileen Sindikatua, mahaian ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin batera, Osakidetzako Zerbitzu Zentraletako lehen Mahai Sektorialera, pandemia hasi zenetik.

SME gaur goizeko mahai sektorialetik altxatu egin da

Mar 9, 20222 min irakurtzeko
SME, negoziatzeko jarrera erakutsiz, Osakidetzako Zuzendaritzak gaur, 2022ko martxoaren 9an deitutako Mahai Sektorialean izan da. Hala ere, beste sindikatuetako inor ez zegoela ikusita eta gainerako gizarte-eragileekiko errespetuan eta ezaugarri dugun elkartasun-printzipioan oinarrituta, mahaitik altxatzea erabaki dugu.

SME ez da joango biharko Mahai Sektorialera

Ots 23, 20222 min irakurtzeko
Kategoria guztiak ez dira ordezkatuta izango, Osakidetzaren negoziazio-borondatea hutsaren hurrengoa da, eta karrera profesionala emakida gisa berraktibatzeko iragarpena, argitaratzea adostuta zegoenean, maniobra burugabea izan da

Luis Ángel Garrido epaileak errespetua falta digu eta ordezkatzen duen erakundea iraintzen du

Ots 12, 20212 min irakurtzeko
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak zoritxarreko adierazpenak egin zituen, familiako medikuak eta epidemiologoak gutxietsita, ezjakintasun ausart baten ondorio dira.

Harpidetu gure buletinera

Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.